Web edukia bistaratu Web edukia bistaratu

Eduki publikatzailea Eduki publikatzailea

Atzealdea

ARRASATE: Lan talde profesionalaren jarduna hezkidetzailea dela bermatzeko PENTALOGOA

2016·05·13


ARRASATE: Lan talde profesionalaren jarduna hezkidetzailea dela bermatzeko PENTALOGOA

Arrasateko gazte txokoak tresna berria sortu du, lan-taldean hezkidetza integralki txertatzea bermatzen duena. Gaztematikan, hezitzaileentzako berdintasunari buruzko prestakuntza-planaren testuinguruan sortu da tresna. Honen bitartez, ziurtatu nahi da haurrentzako eta nerabeentzako zerbitzuetan egingo den esku-hartzea hezkidetzaren araberakoa izango dela.

Arrasateko gazte txokoko lan-taldeak sortu zuen 2014-2015 urtean. Berdintasuna bermatzen duten joerak garatu ahal izateko, lehenik, errealitatearen hausnarketa bat egin zen; behatzaile-irudiak sortu ziren eta, eguneroko jarrerei buruzko galdeketa-fitxa bati erantzunez, hobetzeko puntuak identifikatu ziren. 

Betetzen diren irizpide nagusiak:

  • Planifikatua
  • Berritzailea: zerbitzuetan zehar-lerroak txertatzeko bidea erakusten du; kasu honetan, berdintasuna.
  • Adostutako proiektua da: gaztelekuetako koordinatzaileen eta hezitzaileen inplikazioa berebizikoa izan da
  • Jasangarria: behaketa-prozesuan jaso den informazio guztia txosten batean jaso da, eboluzioa egon dela esplizitatu ahal izateko.
  • Erreferentea: sortu diren tresnak baliagarriak izan daitezke beste zerbitzuentzat.

Informazio gehiago

 

Xehetasunak

Praktikaren izena ARRASATE: Lan talde profesionalaren jarduna hezkidetzailea dela bermatzeko PENTALOGOA
Urtea 2014-2015
Argitaratze-lekua Arrasate
Praktikaren helburuak
  • Erabakiak hartzeko guneetan gure komunikatzeko joerak/moduak behatuak izatea eta norbanakoak hausnartu eta fintzea
Nori zuzendua
  • Gazte txokoetako lan-talde profesionalari: koordinatzaileak, hezitzaileak