Web edukia bistaratu Web edukia bistaratu

Berriak

Eduki publikatzailea Eduki publikatzailea

Atzealdea

Lan-eskaintza: Euskadiko Gazteriaren Kontseilua hezkuntza-teknikari bila dabil

Lanpostua Bilboko egoitzarako da eta curriculumak abenduaren 20ra arte jasoko dira

2018·12·14


Euskadiko Gazteriaren Kontseiluak (EGK) hezkuntzako teknikari-postua betetzeko lan-deialdia zabaldu berri du, Bilboko bulegoan lan egiteko. Hautagaiek curriculuma eta motibazio-gutuna bidali beharko dute egk@egk.eus helbidera abenduaren 20ko 12:00ak baino lehen. E-mailaren gaian, “HEZKUNTZA TEKNIKARIA” zehaztu behar da.

Lanposturako eskakizunak, zehazki, honako hauek dira:

  • 30 urte baino gehiago ez izatea
  • Euskal elkartegintzaren eta gizarte mugimenduaren errealitatearen ezagutza izatea, eta bereziki, hezkuntza formalaren eta aisialdi hezitzailearen arloan diharduten gizarte-eragileena.
  • Astialdiko elkarteren batean ibilbide egiaztatua edukitzea.
  • Gazteen eta orokorrean gizartearen errealitatea ezagutzea eta, batez ere, aisialdiaren eta hezkuntzaren arloko arazo eta aukerak.
  • Euskaraz eta gaztelaniaz hitz egiteko eta idazteko maila altua (EGA, HABE 3...)
  • Gizarte arloko goi ikasketak izatea, edo, beste esparruetako ikasketak izanda ere, gizarte gaietan espezializatua izatea (bereziki hezkuntzarekin lotutako ikasketa gehigarriak izatea).
  • Lantaldeak eta eztabaida-taldeak dinamizatzeko eta koordinatzeko gaitasuna eta esperientzia. Dinamika hauetatik ondorioak atera eta dokumentuetan islatzeko gaitasuna.
  • Malgutasuna: ordutegi eta mugikortasun geografikoa.

Xehetasun gehiago hemen.