Web edukia bistaratu Web edukia bistaratu

Berriak

Eduki publikatzailea Eduki publikatzailea

Atzealdea

Kultura Digitalaren Astea Ordizian martxoaren 9tik 15era

Gipuzkoako Foru Aldundiko Haur eta Gazteen Sustapen Zerbitzuak Kultura Digitalaren gaiari buruzko aste bat martxan jarriko du bost eskualdetan, lurraldeko haur, nerabe, gazte, profesional eta familiengana iristeko asmoz. Lehen edizio honetan Kultura Digitalaren Astea, besteak beste, Ordiziako udalaren laguntzarekin garatuko da martxoaren 9tik 15era.

2015·01·28


KULTURA DIGITAL@: erabilera ona eta sorkuntza” goiburuarekin, ekintza eta jardueren eskaintza zabala antolatu da datozen egunetarako.

Aste honen helburua da haurren eta gazteen gaitasun digitalak garatuz, haien gizarteratzean aurrera egitea eta garapen kulturala eta soziala ahalbidetzea. Gipuzkoako Haur eta Gazteen Sustapen Zerbitzua alfabetatze, gaitasun eta inklusio digitalak sustatzeko bidean lanean ari da, eta baita sorkuntza eta ekoizpen digitala bultzatzeko ere.

Kultura Digitalaren Astea udal desberdinetan garatuko da aurten, Tolosa, Ordizia, Eibar, Errenteria eta Arrasaten, hain zuzen.

Ordizia eta eskualdeko herritarrek aukera izango dute martxoaren 9tik 15era antolatutako eskaintza zabalean parte hartzeko. Alde batetik, ikasgela ibiltarian, udan herriz herri ibili zen autobusean, programazio-tailerrak eskainiko dira Nikolas Lekuona Plazan. Eta bestetik, haurrei, gazteei, gurasoei eta arloko profesionalei zuzendutako hainbat hitzaldi, tailer eta ikuskizun egingo dira kultur etxean. Gainera, ikastetxeei ere parte hartzeko aukera berezia eman zaie.

Larunbateko eta igandeko ekintzak Gaztelekuan, Lukusain plazan izango dira.

 


 

Programa guztiari buruzko informazioa: