Web edukia bistaratu Web edukia bistaratu

Berriak

Eduki publikatzailea Eduki publikatzailea

Atzealdea

Kultura Digitalaren Astea martxan Errenterian apirilaren 13tik 18ra!

Gipuzkoako Foru Aldundiko Haur eta Gazteen Sustapen Zerbitzuak Kultura Digitalaren gaiari buruzko aste bat martxan jarri du bost eskualdetan, lurraldeko haur, nerabe, gazte, profesional eta familiengana iristeko asmoz. Lehen edizio honetan Kultura Digitalaren Astea, besteak beste, Errenteriako udalaren laguntzarekin garatuko da apirilaren 13tik 18ra.

2018·04·10


KULTURA DIGITAL@: erabilera ona eta sorkuntza” goiburuarekin, ekintza eta jardueren eskaintza zabala antolatu da datozen egunetarako.

Aste honen helburua da haurren eta gazteen gaitasun digitalak garatuz, haien gizarteratzean aurrera egitea eta garapen kulturala eta soziala ahalbidetzea. Gipuzkoako Haur eta Gazteen Sustapen Zerbitzua alfabetatze, gaitasun eta inklusio digitalak sustatzeko bidean lanean ari da, eta baita sorkuntza eta ekoizpen digitala bultzatzeko ere.

Kultura Digitalaren Astea udal desberdinetan garatuko da aurten, Tolosa, Ordizia, Eibar, Errenteria eta Arrasaten, hain zuzen.

Errenteria eta eskualdeko herritarrek aukera izango dute apirilaren 13tik 18ra antolatutako eskaintza zabalean parte hartzeko. Alde batetik, ikasgela ibiltarian, udan herriz herri ibili zen autobusean, programazio-tailerrak eskainiko dira Foruen Plazan. Eta bestetik, haurrei, gazteei, gurasoei eta arloko profesionalei zuzendutako hainbat hitzaldi, tailer eta ikuskizun egingo dira Reina Aretoan. Gainera, ikastetxeei ere parte hartzeko aukera berezia eman zaie.

TAILERRETAN PARTE HARTU AHAL IZATEKO BEHARREZKOA IZANGO DA IZENA EMATEA , ETA EPEA TAILERRA BAINO 2 EGUN LEHENAGO ITXIKO DA.

KULTURA DIGITALA ERRENTERIA

Programa guztiari buruzko informazioa:

Programa guztiari buruzko informazioa: