Web edukia bistaratu Web edukia bistaratu

Berriak

Eduki publikatzailea Eduki publikatzailea

Atzealdea

Kontadoreseko laborategi artistikoak

Izena emateko epea zabalik Kontadoresen udazkeneko zein neguko laborategi artistikoetan.

2017·11·02


Laborategi hauen helburu nagusia da askotariko diziplina artistiko eta kulturalak sustatzea, eta jarduera horiek guztiak sortzen dira gazteen interesak zein zaletasunak oinarri harturik. Laborategietan, gai zehatzen inguruko prestakuntza emateaz gain, gazteen arteko proiektuak bultzatzen dira eta dinamika bereziei baliabideak eskaintzen zaizkie. 

Parte hartzeko irizpideak

Espresuki gazteei zuzenduriko ikastaroak dira, 18-30 urte bitartekoentzat, hain zuzen ere. Laborategien eskaintza aurretik aipatutako adin-tartearentzat bada ere, 30 urtetik gorako pertsonek parte hartzeko aukera izango dute, euren partaidetzaren egokitasuna balioztatzen badute eta plaza libreak badaude.

Ikastaro bakoitzeko plaza kopurua mugatua da. Jasotako izen-emateak, eskainitako plazak baino gehiago baldin badira, honaok hauek izango dira plazak emateko lehentasunak:

1) Donostian erroldatutako 18-30 urte bitarteko gazteak, eta horien artean hurrenkera izango da kontuan.

2) Donostian erroldatuta ez dauden 18-30 urte bitarteko gazteak: horien artean izen-ematearen hurrenkera hartuko da kontuan parte -hartzaileen zerrenda osatu ahal izateko.

Laborategiak

  • Bideo-mappinga esku-hartze artistikoetan
  • Argazkigintza, hastapen pilulak
  • Visual thinking
  • Hip hop dantza
  • Laborategia: kaxa bat, istorio bat
  • Laborategia: supper club
  • Laborategia: zementuzko apaingarriak: baldosak
  • Josi eta berrerabili: motxila egiten ikasi
  • Munduko sukaldaritza
  • Kale argazkigintza

Informazio +