Web edukia bistaratu Web edukia bistaratu

Berriak

Eduki publikatzailea Eduki publikatzailea

Atzealdea

Komunikazio-bide berria berehalako laguntza behar duten gazteentzat

La Caixak eta Osasun Ministerioak martxan jarri dute ANAR, edozein eratako arazoak dituzten haur eta gaztetxoei, arazoak dituztenean edo arrisku-egoeran daudenean, berehala erantzungo dien txata.

2017·12·08


Informazioaren eta komunikazioaren teknologiek alderdi positibo bat izan dezakete, arazo desberdinen aurrean lagundu eta orientatzekoa. Hausnarketa honetatik abiatuta, ANAR Fundazioak kanal berri bat sortu du, probaldi baten ondoren. Honen bitartez, adin txikikoek zalantzak edo arazoak plantea ditzakete, eta eragiten dien edozein problematikari buruzko orientazioa jasoko dute profesionalen aldetik.

Arriskuen kontrako App bat

Zerbitzuaren erabilera errazteko, ANAR Fundazioak aplikazio bat diseinatu du, adingabeek modu seguru eta errazean erabili dezaten ziurtatzeko. iOS eta Android gailuetarako prestatu da eta mini-jolas bat eta gidak ere izango ditu, ANAR telefonoan kontsulta gehien izaten dituzten gaiei buruzko edukiekin: eskola-jazarpena, tratu txarrak, genero-indarkeria, etab.

Anar Fundazioak, gainera, baditu beste komunikazio-bide batzuk ere: