Web edukia bistaratu Web edukia bistaratu

Berriak

Eduki publikatzailea Eduki publikatzailea

Atzealdea

Kirolgi Fundazioaren XVII. Kirol Argazki Lehiaketa

18 urtez gorakoentzako lehiaketa da eta urriaren 31ra arte aurkeztu daitezke lanak.

2018·09·20


Kirolgi Fundazioak, Gipuzkoako Argazkilarien Elkartearekin lankidetzan, argazki-lehiaketaren edizio berria antolatu du. 2 gai orokor izango ditu:

  • Gai orokorra: Gipuzkoako kirola, bere arlo desberdinetan.
  • Gai espezifikoa: Emakumezko kirola.

Gainera, bi atal izango ditu lehiaketak:

  • Kolore bakarreko papera.
  • Koloretako papera.

 

Parte-hartzea banakakoa izango da eta 18 urte gorakoek aurkeztu ahalko dituzte lanak.

Lanak aurkeztuko xehetasunak:

Neurri hauetakoak izan behar dute argazki-paperek: gehienez 30x40 zentimetrokoak, eta gutxienez 18x24 zentimetrokoak. Irudiaren neurria librea izango da, betiere neurri horien barruan.

Oinarrizko ukituak soilik onartuko dira, hau da, kontrastea, distira edo kolorea doitzea. Ez da inolaz ere onartuko jatorrizko irudian ez zegoen elementurik sartzea. Horregatik, epaimahaiak badu, hala balegokio, jatorrizko fitxategia eskatzeko aukera.

Inolako euskarriren gainean jarri gabe eta gasturik ordaindu beharrik gabe bidaliko dira lanak helbide honetara:

Kirolgi Fundazioa (Gaztegune – Txuri Urdin Izotz Jauregia), Anoeta pasealekua 28, 20014 Donostia –San Sebastián. Kartazalaren gainean hau jarri behar da: “Kirolgi Fundazioaren XVII. Kirol Argazki Lehiaketa”.

Sariak:

Atal bakoitzean hiruna sari emango dira gai orokorrean, eta “GIPUZKOA ORAIN” sari bat (kolore bakarra edo koloretakoa)

“Emakumezkoen Kirola” gai espezifikoaren barnean:

  • Kolore bakarreko paperean aurkeztutako argazkiak
    • 1. saria: 500 € eta Gipuzkoako Argazkilarien Elkartearen garaikurra.
    • 2. saria: 250 € eta Gipuzkoako Argazkilarien Elkartearen garaikurra.
    • 3. saria: 150 € eta Gipuzkoako Argazkilarien Elkartearen garaikurra.

 

  • Koloretako paperean aurkeztutako argazkiak
    • 1. saria: 500 € eta Kirolgi Fundazioaren garaikurra.
    • 2. saria: 250 € eta Kirolgi Fundazioaren garaikurra.
    • 3. saria: 150 € eta Kirolgi Fundazioaren garaikurra.

 

“GIPUZKOA ORAIN” saria (“Emakumezkoen Kirola”) Saria: 500 € eta Gipuzkoako Foru Aldundiaren garaikurra.

 

Ikusi oinarriak