Web edukia bistaratu Web edukia bistaratu

Berriak

Eduki publikatzailea Eduki publikatzailea

Atzealdea

Kide Ugariko Familien VIII. Euskal Kongresua

Urriaren 21ean ospatuko da Donostiako Kursaal Jauregian.

2017·10·04


Urriaren 21ean Kide Ugariko Familien VIII. Euskal Kongresua ospatuko da “Familia eta balioak sarean” lelopean. Sarrera guztientzat irekia izango da eta, beraz, izen-ematea eta materialak doakoak dira.

Bertan, David Barroso, Ruth Sala, Selva Orejón eta Jesús Pernas adituek azalduko dute nola hobetu familiaren eta seme-alaben segurtasuna Interneten eta nola eskaini prestakuntza egokia adin txikikoei, teknologia berriak zuzen eta zuhurtziaz erabil ditzaten.

Egitaraua zabala izango da, bai helduentzat, bai haurrentzat ere. 10-14 urte bitarteko neska-mutilentzako robotika tailerrak eta drone erakustaldiak antolatu dituzte eta, horrekin batera, hitzaldiak Ertzaintzako aditu informatikoen eskutik. Txikienek ere, egun osoan, jarduera eta jolas ugariz gozatu ahal izango dute adinaren arabera taldekatuta.

Izena emateko epea: urriak 10.

Erreserbei buruzko informazioa hemen aurkituko duzu.