Web edukia bistaratu Web edukia bistaratu

Berriak

Eduki publikatzailea Eduki publikatzailea

Atzealdea

KATAPULTA TOUR GIPUZKOA - MEKFEST 2017 IRUN

Kontzertuak urriaren 20, 21 eta 22an izango dira, Irungo Urdanibia Plazan.

2017·10·04


320x162

Katapulta Tour Gipuzkoa 2017 zirkuitoak urriaren 20, 21 eta 22 Irunen ospatuko den Mekfest 2017 festibalean kolaboratuko du, hurrengo musika-taldeekin:

 

BEÑAT IGERABIDE:  ostiralak 20 / 19:30ean

Hainbat talde gipuzkoarretan parte hartu ondoren hasi zen Beñat Igerabide (Aduna, Gipuzkoa) kantuak bakarka konposatzen. 2009an, Musicians Institute-n (Hollywood, California, AEB) soinu ikasketak burutu zituen eta handik bueltan, hainbat urte pasatu zituen bere bakarkako proiektua lantzen, mimo handiarekin abestiak sortzen, eta jaioterrian bere grabaketa estudioa eraikitzen, Sonola Studio. 2014an ikusi zuen argia ‘Orbainak’ izeneko bere lehen lanak. Ahots eder bat, letra onak, mezu unibertsalak eta emozionalak, pertsonaren barrua arakatzen duten kantuak, musikari handiak eta melodia onak dira lan interesgarri honen giltzarriak. Pop-rock, country eta blues leuneko hamaika kantuk osatzen dute. Gaur egun, esperientzia handiko taldekide berriekin zuzeneko indartsua eskaintzen eta bigarren diskoa prestatzen ari da. Honakoak dira taldekideak: David Etura (bateria eta ahotsak), Matthieu Haramboure (baxua), Peio Gorrotxategi (teklatuak) Gorka Urra (gitarra, ahotsak) eta Beñat Igerabide (ahotsa eta gitarra).


PERLAK:  ostiralak 20 / 21:00etan

Perlak talde zarauztarra 2013an sortu zen eta indie post punk estiloa jorratzen dute. Berehala erakarri zuten publikoa, beren abesti bizi eta suspergarriekin. Indarra, gertutasuna eta berehalakotasuna ditu ezaugarri talde txundigarri honek; abesti gordin eta ilunak sentimendu handiz lantzeko gaitasuna dute, eta abesti samurragoekin tartekatzen dituzte. 2014an beren lehen diskoa aurkeztu zuten, Perlak, eta urte horretan bertan Gaztea Maketa Lehiaketaren finalera iritsi ziren. 2015ean, Emakumeen Mundu Martxako abestia egin zuten: Bandera Moreak, eta iaz kaleratu zuten bigarren diskoa: Itzaletatik. Miren Narbaiza, Maite Martiarena, Patxi Agirre eta Ilargi Agirrek osatzen dute gaur egun taldea.

 

GRANDE DAYS:  igandeak 22 / 11:30ean

2013an sortua, zaila da Grande Days taldea sailkatzea. Bere musika indie rock doinuetera gerturatzen da post rock eta rock finena alde batera utzi gabe. Bost abestik osatutako lehendabiziko EPa Karlos Osinagarekin ‘Txap’ (Lisabö) grabatu zuten Tolosako Bonberenea estudioan. Lan honetan Za! taldeko Pauren kolaborazioa izan zuten. AIE (artistas en ruta) programaren 2017ko zirkuituan aukeratuak izan dira eta Zarata-Mondosonoro aldizkariak urteko demo onena bezala aukeratu zuen ‘Spark’.


LUMA:  igandeak 22 / 13:00etan

Luma freskoa, zuzena eta bizia den rock bikotea da. Beraien musika arlo honetako hainbat mota ezberdinetan sartu daiteke, oso zaila dela izen bat jartzea. Beraian lehen erreferentziak, “club EP”-k, Euskadi osotik jotzera eraman zien, baita ere espainiar estatuan zehar, ala nola “The bellrays”, “Holy fuck”, “No age”, “Siena root”, “The strypes”, “Belako” eta “Cápsula” bezalako bandeekin eszenatokia konpartituaz. Orain, “Airwalk EP” izeneko beraien bigarren estudioko lanarekin datoz, taldearen eboluzio bat bezala eta orain dela bi urte hasi zuten ibilbidearen erantzuna. Beraiek zuzeneko musika ikustera joan behar dela esaten dute, etxean gelditu beharrean youtube-n atzeratuz, abesti bakoitzean hamar segundu bakarrik entzuten. Hemendik gutxira, udaberrian beraien azkeneko lana aurkeztuko dute gira batekin. Zuzenean, beraien bertsio hoberenakin.