Web edukia bistaratu Web edukia bistaratu

Berriak

Eduki publikatzailea Eduki publikatzailea

Atzealdea

Jolasparkeak.eus Euskal Herriko jolasguneen gida

Jolasguneen eta jolas parkeen webgune berria

2017·08·08


Jolasparkeak.eus ataria Euskal Herriko jolasguneen eta jolas parkeen bilduma osatzera dator. Bi espazio mota bereizten ditu: jolas parkeak eta jolasguneak.

Jolas parkeak dira neska-mutikoentzako txirristak, ziburuak edo jolaserako antzerako estrukturak eskaintzen dituzten espazioak.

Jolasguneak ez dituzte zuzenean jolaserako egitura horiekin lotzen. Plaza bat, erreka bazter bat, lorategi bat eta baso ingurune bat… jolasgune interesgarriak izan daitezke. 

Jolasparkeak.eus atariaren helburua da jolasguneen mapa osatzen joatea. Bertan, zazpi lurraldeetako aire libreko jolaserako espazioak aurkituko dituzu.