Web edukia bistaratu Web edukia bistaratu

Berriak

Eduki publikatzailea Eduki publikatzailea

Atzealdea

Javier Perez Hoyos. Gizarte Hezitzaileen Euskadiko Elkargoa: Adingabeek parte izan behar dute eurentzako politikak osatzean

Gizarte Hezitzaileen Euskadiko Elkargoko presidenteorde Javier Perez Hoyosen hitzetan, ikuspegi orokor batetik erantzun behar zaie arazoei. Bere ustez, martxan jartzen diren politiketan asko igartzen da horiek planifikatzean gobernuek norekin egin duten lan. Adingabeentzako politikak osatzean, haiek ere erabakietan parte hartu behar dute.

2018·02·21


Argazkiaren iturria: ARGAZKI PRESS  (Berria)

Heziketa-prozesua luzea dela argi dago, eta familiak, eskolak eta gizarteak marraztu behar dituzte mugak.

 

Gizarte Hezitzaileen Euskadiko Elkargoko presidenteordearen iritziz, gizarte-ereduak gurasoei zaildu egin die seme-alaben heziketari behar besteko denbora eskaintzea. Helduak direnean, nor izango diren entrenatzeko zelaia da nerabezaroa. Lehen eta bigarren umezaroan ez badituzte argi ikasi mugak zein diren, nerabezaroa iristean oso gaitasun txikia izango dute frustrazioa onartzeko.

 

“Umetan mugak ezartzeak duen garrantziaz ohartarazi du, nerabezaroan frustrazioa kudeatzen jakin dezaten.”

 

Perez Hoyosen ustez, erakunde publikoek erantzukizuna dute baliabide eta tresnarik eraginkorrenak bilatu eta eskaintzeko. Duela hamar urte eraginkorra zenak orain ez du zertan hala izan.

  • Iturria: BERRIA (2018/02/21)