Web edukia bistaratu Web edukia bistaratu

Berriak

Eduki publikatzailea Eduki publikatzailea

Atzealdea

Izen-ematea Auzolandegietan 2017

Hauek izango dira izena emateko eta plaza eskuratzeko urratsak.

2017·04·11


Izena emateko baldintzak:

  • EAEko udalerriren batean erroldatuta egotea, 2017ko Auzolandegiak programa arautzen duen Agindua EHAAn argitaratu aurretik.
  • 18 eta 30 urte bitarteko adina izatea. Auzolandegi bakoitzak bere adin-tartea du ezarrita. Euskadiko auzolandegiak 18-26 urte bitarteko gazteentzat dira.
  • Nazioarteko auzolandegien kasuan (munduko edozein gaztek parte har dezake halakoetan): ingelesez ondo hitz egitea. Batzuetan, auzolandegiko hizkuntza beste bat izan daiteke, adibidez, frantsesa edo alemana. Atzerrian nazioarteko auolandegiak daude, baina baita Euskadin eta gainerako autonomia-erkidegoetan ere.

Egutegia: 

  • Formularioa irekita, apirilaren 9tik 25era. 
  • Apirilaren 26an aurreinskripzioa egin dutenen behin-behineko zerrenda argitaratuko da. Bi eguneko epea emango da akatsak zuzentzeko. Horretarako, mezua bidali gazteria-auzolandegiak@euskadi.eus helbidera.
  • Maiatzaren 3an aurreinskripzioa egin duten pertsonen behin betiko zerrenda argitaratuko da. Zozketa maiatzaren 3an, notarioaren aurrean.

​Informazio +