Web edukia bistaratu Web edukia bistaratu

Berriak

Eduki publikatzailea Eduki publikatzailea

Atzealdea

Itzuli etxera Gazteen Itzulerarako Laguntza programarekin!

Programa aitzindari honekin kalitatezko lana sustatu nahi da, gutxienez 12 hilabetez beste autonomia-erkidego batean edo atzerrian izan diren 35 urtetik beherako gazteen artean.

2017·10·08


Eusko Jaurlaritzak Gazteen Itzulerako Laguntza programa onartu berri du, Euskal Autonomia Erkidegoko (EAE) lantokiek gazteak kontrata ditzaten. Programa aitzindari honekin kalitatezko lana sustatu nahi  du, gutxienez 12 hilabetez beste autonomia-erkidego batean edo atzerrian lanean ari diren 35 urtetik beherako gazteen artean, Euskadira itzuli daitezen. #GazteenItzulera

Zertan datza?

  • Programa honen bidez kontratatutako pertsonen soldataren zati bat ordainduko du Eusko Jaurlaritzak enpresei emango dien diru-laguntza baten bidez.
  • Enpresek gutxienez 12 hilabeteko lan-kontratua sinatu beharko dute pertsona hauekin eta osagarri bat jasoko dute mugagabea izanez gero.
  • Kontratatutako pertsonek itzulerako gastuak ordaintzeko laguntza bat jaso ahalko dute. 

Baldintzak:

  • EAE-n jaioa izatea.
  • 35 urtetik beherako gaztea izatea.
  • Kanpora irten aurretik, EAE-ko udalerri batean erroldatua izatea, gutxienez bi urtez.
  • Ikasketak EAE-n eta aurrez aurre eginak izatea, eta bertan titulazio ofizialen bat eskuratuta izatea. 

Gainera, laguntza-programa honetan izena emateko nahitaezkoa da:

  • EAE-n lanik ez egitea, gutxienez lan-kontratua hasi aurreko 12 hilabetetan.
  • EAE-tik kanpora bizitza, lan-kontratua hasi aurreko 12 hilabetetan.
  • Aurretik enpresa kontratatzailearekin edo enpresa-talde berari dagokion enpresaren batekin lan-harremanik ez izatea. 

 
Informazio gehiago