Web edukia bistaratu Web edukia bistaratu

Eduki publikatzailea Eduki publikatzailea

Atzealdea

ITSASONDO: Haurren Herria proiektua

2017·02·08


ITSASONDO: Haurren Herria proiektua

Batetik, haur-eskolak eta ikastetxeak (hezkuntza formala) eta, bestetik, ludoteka eta gaztelekuak (hezkuntza ez formala) bat egin dute proiektuan, elkarlana izan da oinarria. Umeak etorkizuneko herritar bihurtzeko helburua duen sozializazio-prozesua da. Haurren Herria proiektua 2013an sortu zen, geroztik etengabe bilakatzen ari da.

Itsasondo herri txikia izaki, haurrak txikitatik herriak eskaintzen dituen zerbitzu, baliabide eta eskaintzaz jabetzea du xede, baita erabakietan parte-hartzea ere, proiektua ikusgai eginez eta balioa emanez, bai herri barruan bai kanpora begira ere. Haur eta nerabeekin proiektu desberdinei buruzko hausnarketa-bilerak egin dira: herriko festak, udalekuak, liburutegia…

Proektuak haur, nerabe, gazte, guraso (Itturri txiki guraso-elkartea) eta, orokorrean, herritarren inplikazioa lortu du. Hauek dira orain arte egindakoak:

  • Sinesten duten egitasmo bat guztion artean aurrera eramatea.
  • Herriko haurrak ardatz hartuta, talde-lanean, elkarlanean aritzea. Herrira begirako egitasmoa irudikatzea.
  • Profesional desberdinen arteko sare-lana garatzea. Hezitzaile, irakasle, guraso eta teknikariak mahai baten inguruan jarri, norabidea markatu eta elkarrekin lan egitea.

 

Betetzen diren irizpide nagusiak:

  • Elkarlanean eta sarean egina (Urkipe Haurreskolako hezitzaileak, Urkipe Herri Eskolako irakasleak, Itturri txiki guraso-elkarteko kideak, Udaleko teknikaria eta Udal-zinegotziak).
  • Haurren, nerabeen eta gazteen parte-hartze aktiboa du oinarri.
  • Erreferentea, gainerako herri txikientzat ( eta PSZ dutenentzat)
  • Planteamendu komunikatiboa du: webgunean proiektua ikus daiteke, bideoak egin dira…

 


Informazio gehiago

 

Xehetasunak

Praktikaren izena ITSASONDO: Haurren Herria proiektua
Urtea 2013
Argitaratze-lekua Itsasondo
Praktikaren helburuak
  • Oinarriak eraiki haur parte-hartzaileak, autonomoak, kritikoak eta sortzaileak herriko partaide izateko
  • Elkarlana heziketa formal eta ez formalaren artean
  • Hemengo eskolara etortzen ez diren haurrak gureganatzea, herrian gelditzea
Nori zuzendua Proiektua batez ere Itsasondoko haur eta nerabeei zuzendua dago, etorkizunuean herritar aktibo bilakatuko direnak.