Web edukia bistaratu Web edukia bistaratu

Berriak

Eduki publikatzailea Eduki publikatzailea

Atzealdea

Instant1ean lehiaketa: igo aste santuko zure argazki eta bideoak!

Oraindik ere lehiaketan parte hartu dezakezu, igo aste santuko zure argazki eta bideoak instagramera eta izan zaitez #sareanONdo jarreran parte hartzaile!

2017·04·19


Instant1ean lehiaketa: igo aste santuko zure argazki eta bideoak!

Jada 150 argazki baino gehiago ditugu, eskerrik asko! Oraindik ere lehiaketan parte hartu dezakezu, igo aste santuko zure argazki edo/eta bideoak instagramera eta izan zaitez #sareanONdo jarreran parte hartzaile!

Argazkiak eta bideoak ikusi:

#Instant1ean + #sareanONdo . Parte hartu!

Lehiaketa martxoaren 1ean hasi da eta maiatzaren 7ra arte izango da. Egin beharrekoa oso erraza da:

  • @gipuzkoangazte kontua jarraitu Instagramen.
  • Argazkia edo bideoa atera eta Instagramera igo.
  • #instant1ean eta #sareanONdo traolak gehitu.
  • Irudia deskribatu: zertan ari zaren azaldu eta, aldi berean, "Ni ere #sareanONdo" edo "Gu ere #sareanOndo" esaldia jarri beharko duzu, hasieran, tartean edo bukaeran. Erakutsi ezazu badakizula segurtasuna zaintzen eta zure identitatearen kudeaketa egokia egiten.

 

Nola aukeratuko dira sarituak?

Epaimahaiak 10 argazki aukeratuko ditu, gipuzkoangazte profilean igoko ditu, eta bertan, nahi duenak botoa eman dezake maiatzaren 19ra arte. Atsegite gehien dituzten 3 argazkiak izango dira saridunak.

Bideoei dagokienez, epaimahaiak zuzenean aukeratuko du irabazlea eta sari-banaketaren egunean jakingo da nork irabazi duen.

 

Sariak honako hauek izango dira:

Argazkia

  • 2 plaza Gazte Oporraldiak programan Menorcara joateko.
  • 250 euroko txartela gailu teknologikoetan gastatzeko.
  • 150 euroko txartela gailu teknologikoetan gastatzeko.
  • Epaimahaiaren bi aipamen berezi: 50 euroko txartelak gailu teknologikeotan gastatzeko.
  • Gazteleku onenaren taldeko saria.

Bideoa

  • Bideo onenaren saria. 250 euroko txartela gailu teknologikoetan gastatzeko.

Zer da Instant1ean programa?

Gipuzkoako Foru Aldundiko Gazteria eta Kirola Zuzendaritzak eta gaztelekuetako hezitzaileek Instant1ean programa sortu dute zuekin, nerabeekin kultura digitalaren gaia lantzeko. Hainbat tailer eta dinamikaz gain, egitasmo honek Instagrameko lehiaketa bat ere badu. Honen asmoa da ikus-entzunezko produkzioen bidez erakustea neska eta mutilek badakizutela teknologia ondo erabiltzen. Horregatik, parte-hartze positiboa, originaltasuna eta balio onak sustatzeaz gain, zuen inplikazioa ere lortu nahi dugu.