Web edukia bistaratu Web edukia bistaratu

Berriak

Eduki publikatzailea Eduki publikatzailea

Atzealdea

INSTANT1ean hitzaldia Legazpin

Legazpiko Udalak hitzaldi bat antolatu du nerabeei eta teknologia digitalari buruz.

2017·05·01


Hitzaldia Instant1ean programaren barnean kokatzen da, Gipuzkoako Foru Aldundiko Gazteria Zuzendaritzak lurraldeko zenbait udalekin garatzen duen “Kultura Digitala” ekimenaren barnean.

Egitasmo honek, zehazki, teknologia digitalaren eta, bereziki, sare sozialen erabilera egokia sustatu nahi du nerabeen artean, beren borondatez programari atxikitzen zaizkion Gipuzkoako gaztelekuen bitartez.

Legazpiko gaztelekuak parte-hartze aktiboa izan du Instant1eanek ardatz duen argazki eta bideo lehiaketan, eta orain, gurasoak eta hezitzaileak gogoan hartuta, hitzaldi bat programatu du nerabeei eta teknologia digitalari buruz.

 

Hitzaldia UPV-EHUko Fishernet Hezkuntza-Teknologia Taldeko Jon Altunak eta Arkaitz Larekik emango dute, maiatzaren 18an Legazpiko Kultur Etxean, 18:00etan.

Izenburua: Nerabeak eta teknologia digitalak: erabilera arduratsu baterako bidean.

Laburpena: Teknologia digitalen erabilerak, abantaila ugari ekartzeaz gain, arrisku batzuen aurrean jartzen gaitu, ezinbestean, esate baterako: Ciberbullying-a, Sexting-a, edo Grooming-a, besteak beste. Teknologiaren erabilera desegokiei buruz hainbat ikerketa egin ondoren, jakin badakigu nerabe batzuk bereziki kalteberak direla arrisku horien aurrean, batzuetan arauak bete gabe eta erabilera-gomendioei kasurik egin gabe aritzen direlako. Horregatik, behar-beharrezkoa da guraso eta hezitzaileok esku hartzea, era hezitzailean, gazteek eta nerabeek Internet eta sare sozialak arduraz erabil ditzaten lortzeko.

 Instant1ean programa http://www.gipuzkoangazte.eus/eu/gure-programak/instant1ean