Web edukia bistaratu Web edukia bistaratu

Eduki publikatzailea Eduki publikatzailea

Atzealdea

Instant1ean: herritartasun digitala lantzen

2016·05·10


Instant1ean: herritartasun digitala lantzen

Instant1ean proiektua sortu dute Gipuzkoako Foru Aldundiko Gazteria zuzendaritzak eta nerabeentzako zerbitzuetako hezitzaileek. Herritartasun digitalaren definizioa adostu, zerbitzuetan lantzen diren balore hezitzaileak aukeratu eta material desberdinak sortu dira: irudien erabilera egokia, 10 portaera egokiak sarean, ondo nola etiketatu, lan-fitxak…

Betetzen diren irizpide nagusiak:

  • Haurren, nerabeen eta gazteen beharrei erantzuten die
  • Eragin positiboa du
  • Adostutako proiektua da: Gipuzkoako hezitzaileek prestakuntza-saioak izan dituzte. Bertan gaitasun teknologikoak landu dira eta, gai desberdinen aurrean, erantzun bateratuak adostu dira.
  • Planifikatua: 2014. urtean hasi zen proiektua.
  • Berritzailea

Informazio gehiago

 

Xehetasunak

Praktikaren izena Instant1ean: herritartasun digitala lantzen
Urtea 2014-2015
Praktikaren helburuak
  • 12-17 urteko nerabeak haien nortasun digitala ahalik eta era egokienean sortzen laguntzea.
  • Gaztelekuetan lantzen diren gai hezitzaileak mundu birtualean ere lantzen hastea.
  • Nerabeentzako Zebitzuko hezitzaileak gaitu.
Nori zuzendua
  • Gipuzkoako Nerabeentzako Zerbitzuetako hezitzaileei.
  • Gipuzkoako gaztelekuentzako: 12-17 urteko nerabeentzako.
  • Gipuzkoako eskola eta Astialdi taldeetan materiala zabaldu da, nerabeekin Herritartasun Digitalaren gaia lantzeko.