Web edukia bistaratu Web edukia bistaratu

Berriak

Eduki publikatzailea Eduki publikatzailea

Atzealdea

Ikergazte2019: artikuluak bidaltzeko epea zabalik

Euskal gazte ikertzaileen hirugarren kongresua, Baionan ospatuko da, 2019ko maiatzaren 27, 28 eta 29an

2018·12·20


Udako Euskal Unibertsitateak (UEU) antolatuta, IkerGazte kongresuaren xede nagusia da ikertzaile gazte euskaldunak bildu, eta egiten duten lanari ikusgarritasun handiagoa ematea. Hori dela-eta, tesia bukatzen ari diren edo azken lauzpabost urteotan amaitu duten gazte ikertzaileei gonbitea luzatzen zaie kongresu honetan parte hartzeko eta, bide batez, egindako edo egiten ari diren lan horren emaitza nolakoa izan den han bertan jendaurrean aurkezteko.

Artikulu zientifikoak jasotzeko deialdia irekita dago eta datorren otsailaren 22ra arte luzatuko da. Lanak, honako ikergai nagusi hauen gainekoak izan behar dira:

  • Giza zientziak: Historia, Hizkuntzalaritza, Filosofia, Artea, Antropologia…
  • Gizarte-zientziak: Ekonomia, Enpresa, Zuzenbidea, Soziologia, Kazetaritza, Komunikazioa, Pedagogia, Psikologia…
  • Zientzia zehatzak eta Natur Zientziak: Fisika, Kimika, Geologia, Matematika, Biologia…
  • Ingeniaritza eta Arkitektura: Industria Ingeniaritza, Telekomunikazioak, Informatika, Arkitektura…
  • Osasuna: Medikuntza, Erizaintza, Farmazia…

Informazio eguneratua hemen.