Web edukia bistaratu Web edukia bistaratu

Berriak

Eduki publikatzailea Eduki publikatzailea

Atzealdea

Hitzaldia: Bullyingaz eta ziberbullyingaz solasean guraso eta irakasleekin

Datorren azaroaren 22an, Donostiako San Telmo Museoan, EHUko Ebaluazio Psikologikoko katedradun Maite Garaigordobilen hitzaldia izango da, Gipuzkoako Foru Aldundiaren Gazteria Zuzendaritza Nagusiak antolatuta.

2017·11·10


 

Garaigordobil EHUko Ebaluazio Psikologikoko katedraduna da, eta ziberbullyinga saihesteko eta gutxitzeko helburua duen esku hartzeko programa bat aurkeztuko du.

Fitxa [PDF]

 

 

 

 

BULLYINGAREN ETA ZIBERBULLYNGAREN AZTERKETA

Hitzaldian, lehenik eta behin, bullyingaren eta ziberbullyingaren fenomenoa aztertuko da, tartean zer-nolako jokabideak sartzen diren, zenbat ikaslek sufritzen dituzten, eta arazoan inplikatutako guztientzako zein ondorio dituzten argituz.

IDENTIFIKATZEKO ESTRATEGIAK

Bigarrenik, halako jokabideak dituzten eta sufritzen dituzten haurrak eta nerabeak identifikatzeko zenbait estrategia aipatuko dira.

PREBENTZIOA

Eta hirugarrenik, sakonago aztertuko da eskolak eta familiak berdinen arteko indarkeria prebenitu eta errotik kentzeko zer egin dezaketen, hau da, halako egoerak gertatzea prebenitzeko eta agertzen direnean ezabatzeko.
 

CYBERPROGRAMA 2.O PROGRAMA 

Gainera, bullyinga/ziberbullyinga prebenitu eta murrizteko esku hartzeko programa bat (Cyberprogram 2.0) aurkeztuko da. Programa horren helburuak dira ikasleei bullyinga/ziberbullyinga eta egoera horietan inplikatutako rolak (biktimak, erasotzaileak eta ikusleak) identifikatzen laguntzea; guztiontzat dituen ondorioak aztertzen laguntzea, halakoen aurrean gaitasun kritikoa, salatzeko jarrera eta bikitamarekiko enpatia eta babesa indartuz; eta bullying/cyberbullyingeko jokaerak prebenitu edota horietan esku hartzeko estrategiak garatzen laguntzea.

Laburbilduz, hitzaldian fenomenoa aztertuko da, identifikatzeko estrategiak aipatuko dira, familian eta eskolan egin daitezkeen ekintza positiboak azpimarratuz, halakoak gertatzea ekiditeko eta agertzen direnean aurre egiteko.

 

  • NOIZ: Azaroak 22, asteazkena
  • NON: San Telmo Museoan (Donostia) Ikusi google maps-en
  • ORDUA: 19:00.
  • HIZKUNTZA: Gaztelaniaz
  • ANTOLATZAILEA: Gipuzkoako Foru Aldundia
  • Sarrera libre izango da, jarleku guztiak bete arte

+INFO