Web edukia bistaratu Web edukia bistaratu

Berriak

Eduki publikatzailea Eduki publikatzailea

Atzealdea

Hemen dira, Udako campus eta udaleku teknologikoak eta UDABIZI!

Gipuzkoako haurrek, nerabeek eta gazteek udan zehar aisiaren alorrean egin ditzaketen ekintza interesgarriei buruzko informazioa

2017·05·09


 

320x162

Gipuzkoako Foru Aldundiko Gazteria zuzendari Goizane Álvarezek Kultura Departamentuak programazioan eta kultura digitalean prestatu nahi duten gazteentzat sustatutako Campus Teknologikoa eta Udalekua aurkeztu ditu. Horrekin batera, iragarri du informazio-aplikazio berri bat, modernoagoa eta eraginkorragoa, martxan jarri dela.

Udabizi izeneko baliabidea orain arte erabili den Udatxokoren lekua hartzera dator, garaiko joerei jarraituz.

Bertan biltzen da, udan zehar aisiaren alorrean egin ditzaketen ekintza interesgarriei buruzko informazioa, atal hauetan banatuta:

  • Udaleku irekiak
  • Udaleku itxiak eta kanpamentuak
  • Auzolandegiak
  • Lankidetza eta Bidaia Solidarioak
  • Begiraleen lan-eskaintzak

Tresna berri hau oso baliagarria izango da, alde batetik, familientzat, udako ekintzak topatzeko, eta bestetik, erakundeentzat, antolatzen dituzten ekintzak zabaldu ahal izateko.

UDABIZI +

 

Campus teknologikoa

Campus teknologikoa Orona Ideon garatuko da udan, eta 5-16 urte bitartekoentzat izango da. Bertan eskainiko dira dagoeneko ohikoak diren bideo-jokoen sorkuntza-laborategiak, webguneen programazioa, aplikazioen programazioa, etab. Lurralde osoko gaztetxoek aukera izango dute udako eskola honetan parte hartu eta programatzen ikasteko. Aste Santuko campusean bezala, autobusak jarriko dira Orona Ideorako joan-etorria egiteko.

Informazio +

Udaleku digital@k

Udaleku digital@k 8-16 urte bitartekoentzat izango dira Hondarribiko aterpetxean, uztailean eta abuztuan, euskaraz eta ingelesez programatzen ikasteko. Txandak uztailaren 16tik 22ra eta abuztuaren 20tik 26ra izango dira. Sei eguneko udaleku itxi hauetan gaztetxoek teknologiaz, kirolez eta naturaz gozatzeko aukera paregabea izango dute.

Informazio +