Web edukia bistaratu Web edukia bistaratu

Berriak

Eduki publikatzailea Eduki publikatzailea

Atzealdea

Haurtxoko eta gaztelekuetan euskararen erabilera sustatzen

GFAko Gazteria eta Kirol Zuzendaritza eta Hizkuntza Berdintasuneko Zuzendaritza elkarlanean ari dira, lurraldeko haurtxoko eta gaztelekuetan euskararen erabilera sustatzeko xedez.

2018·03·07


Bi zuzendaritzak  elkarlana hasi dute, EBETEren laguntzarekin, haurtxokoetan eta gaztelekuetan euskararen erabilera sustatzeko beharrezkoak diren  oinarriak finkatu eta tresnak lantzeko asmoz.

Horretarako, hainbat prestakuntza saio eskaini zaizkie haur, nerabe eta gazteen alorreko teknikari eta hezitzaileei  eta euskara teknikariei.

Saioak oso baliagarriak izan ziren partaideen errealitateak ezagutzeko eta ekarpenak jasotzeko.

Hezitzaileak izan dira proiektu honen lehentasunezko hartzaileak. Proposamen osoan zehar praktikotasuna bilatu nahi izan da. Honela, zerbitzuen errealitatetik abiatuz baliagarri izango diren baliabide eta tresnak eskaini nahi izan dira.

GIDAK

 

Elkarlan honen emaitza haurtxokoetan eta gaztelekuetan aritzen diren hezitzaileentzako eta haur, nerabe eta gazteen alorreko teknikarientzako hainbat material eta gidak izan dira; guztiak profil bakoitzari egokituak.

Material prestaketa prozesuan haurtxoko eta gazteleku batzuetara jo da, gertuko errealitatea ezagutzeko eta proposamenak benetako egoeretara egokitzeko eta jardueretan ematen diren harreman zein egoera aniztasuna jasotzeko ere.

 

Gaztelekuetako eta Haurtxokoetako hezitzaileei tresna praktikoak eskaini nahi izan zaizkie jardueretan euskararen erabilera sustatu dezaten. Haur, nerabe eta gazteen alorreko teknikariei eta euskara teknikariei zuzendutako dokumentu bat ere sortu da hezitzaileen lanari jarraipena egiteko.

Material hauen helburu orokorra da gure herrietako zerbitzuetan haurrek eta nerabeek euskara erabili dezaten sustatzea, bakoitzak bere testuinguruaren eta egoeraren mailan. Zeregin horretan ez da ahaztu behar, ardatza hezitzaileak direla.

Materialak eskuragarri daude gipuzkoangazte.eus webgunean, Gaztematika, profesionalentzako atalean.

 

* Gidak jaisteko hemen sakatu.

 

ELKARLANA BULTZATUZ

Aurrerantzean ere bi zuzendaritzek (Gazteria eta Kirol Zuzendaritza Nagusia / Hizkuntza Berdintasuneko Zuzendaritza Nagusia) hasitako lankidetza sendotu eta elkarlanean jarraitzeko asmoa dago, haurrei eta nerabeei euskara eskolaz kanpo erabiltzeko benetako aukerak emanez eta hizkuntzarekiko harremana zainduz.