Web edukia bistaratu Web edukia bistaratu

Berriak

Eduki publikatzailea Eduki publikatzailea

Atzealdea

Haurren eta gazteen arloko 70 profesional inguru bildu ziren nerabeen gaietan aditua den Jaume Funesi entzuteko

“Haurren eta Nerabeen eskubideen Hitzarmena: Azaroak 20 bertsio digitalean” hitzaldia Gipuzkoako Foru Aldundiaren Gazteria Zuzendaritzak antolatu zuen, lurraldeko haur eta gazteak beren zibereskubideez eta ziberbetebeharrez ohartarazteko “LikeZibereskubideei” sentsibilizazio-kanpainaren barruan.

2018·11·28


Gazteria Zuzendaritzaren arduradun politiko Fernando San Martín izan zen Jaume Funes aurkeztu zuena. Psikologo, hezitzaile eta kazetari hau batez ere nerabeen eta haien arazoen gaietan espezializatuta dago.

Jaume Funesek zubiak sortzea zein garrantzitsua den nabarmendu zuen: ezagutza digitalizatua eskuratzeko nahia eta beharra piztuko dituen hezkuntza eskaintzea “Helduok gogoan izan behar dugu bide digitalean lagundu behar diegula”. Funesek, era berean azpimarratu zuen kritikoki pentsatzeko gaitasuna izateko, uko egin ahal izateko, informazio kontraesankorrak eta maiz asmo txarrekoak aldatu eta integratzeko hezi beharra.

Aditu honek, halaber, garbi ikusten du lan egin behar dugula nerabeen sareak norbanako konektatuen batura ez, baizik eta elkarren mendeko diren pertsonen komunitate bat izan daitezen. Eta, horrez gain, bere hitzetan, “ezin da nerabe izan smartphone-rik gabe eta konexio-dimentsiorik gabe”.

Funesek gogora ekarri zuen digitalki hezten dituzten eta laguntzen dieten helduak garela eta, beraz, nerabeen eskubideak bermatu egin behar ditugula: “Ez ditugu babestu behar, eta ez dugu sartu behar beren unibertso digitalean heldu suntsitzaile moduan”.

  • Hitzaldiaren bideo-laburpena: