Web edukia bistaratu Web edukia bistaratu

Berriak

Eduki publikatzailea Eduki publikatzailea

Atzealdea

Haurren Erabakia’ proiektuaren bitartez, Gipuzkoako bost hezkuntza zentrotako ikasleek etorkizuneko erronkak landuko dituzte, Etorkizuna Eraikiz ekimenaren barruan

Ataungo haurrak hasi dira herria hobetzeko egin daitezkeen proposamenak egiten

2018·02·01


Gipuzkoako Foru Aldundiak ‘Haurren Erabakia’ proiektua abiarazi du, UNICEF-rekin elkarlanean, haurren eta nerabeen parte hartzea sustatzeko eta horien iritzi, ekarpen eta proposamenak politika publikoen diseinuan txertatzeko.  Gauzak horrela, parte hartze prozesu honetan gazteek herri mailako zein lurralde mailako lanketa egingo dute. 

 

Urtarrilaren 10ean eta 11ean Ataungo Joxemiel Barandiaran Eskolako Lehen Hezkuntzako 5. mailako ikasleek herri mailako azterketari ekin zioten. Herria ezagutzeko eta birpentsatzeko aukera izan zuten eta haurrak jabetu ziren gauzak aldatzeko eta proposamenak egiteko ahalmena zutela. Horren haritik, herriaren aldaketan eta hobekuntzan parte hartu nahi zutela adierazi zuten.

Informazio gehiago: GIPUZKOA.EUS