Web edukia bistaratu Web edukia bistaratu

Berriak

Eduki publikatzailea Eduki publikatzailea

Atzealdea

Haurrak eta jostailu konektatuak: gomendioak eta arauak.

Zer dira eta zer datu izan behar dira kontuan halakoak erosi aurretik eta ondoren?

2018·12·12


 

Internet Segura For Kids (Incibe-k) erakundeak gida berri bat argitaratu du,  Estatuko Jostailuen Fabrikatzaileen Elkartearen lankidetzarekin, jostailu konektatuei buruz. Era honetako jostailuek erabiltzailearen datuak erabiltzen dituzte eta, adin txikikoak izaki, garrantzitsua da kontu berezia izatea.

Zer dira jostailu konektatuak?

Erabiltzailearekin interakzioa duten jostailuak dira; haren hainbat datu jasotzen dituzte esperientzia pertsonalizatuagoa eskaintzeko. Adibidez, haurraren ahotsa identifikatzen duen panpina, edo beste jokalari batzuekin une berean jokatzen uzten dizuten jokoak.

Gailu horiek jasotzen dituzten datuen artean haurraren eta bere familiaren datuak daude: haien ohiturak eta jokaerak, irudiak eta kokalekua, adibidez.

Jostailu konektatuei buruzko gida tutore, guraso, hezitzaile eta haurrekin eta adingabeekin lan egiteko duten bestelako profesionalentzat da, bereziki.

Informazio gehiago 

Ikusi gida