Web edukia bistaratu Web edukia bistaratu

Berriak

Eduki publikatzailea Eduki publikatzailea

Atzealdea

Haur eta Nerabeen Eskubideen Nazioarteko egunaren alde, hemen eta orain, ni neu naiz!

Azaroak 20, Haurren eta Nerabeen Nazioarteko eguna denez, harekin bat egin nahi dugu eta, Nazio Batuek onartutako Haurren eta Nerabeen Eskubideei buruzko Hitzarmenak (HEH) dioen moduan, adierazi eta agerian jarri nahi dugu eskubideak dituzten pertsonak direla.

2017·11·20


Gipuzkoako haur eta nerabe guztiek dute eskubidea bere herriko udal-haurtxoko eta udal-gaztelekuetan haien autonomia garatzeko eta ondo pasatzeko. 

Zerbitzu hauek haien espazioak dira; bertan lagun berriak ezagutu eta baloreak lantzen dituzte, baita jolastu eta dibertitu ere. Besteak beste, aniztasuna, berdintasuna, askatasuna eta jolas pedagogikoak ditugu oinarri eguneroko lanean.

Gipuzkoako haurtxoko eta gazteleku publikoek osatzen duten sareak bat egiten du haurren eta nerabeen Nazioarteko Eskubideen Hitzarmenarekin eta, Azaroaren 20a Haurren eta Nerabeen Nazioarteko eguna, oinarri hartuta, adierazi eta agerian jarri nahi dugu gure zerbitzuetako protagonistak direla eta hainbat eskubide bermatzen direla bertan.

Haurren eta Nerabeen Eskubideei Buruzko Hitzarmenaren 10 aldarrikapenek definitzen dituzte eskubide hauek:

  1. Berdintasunerako eskubidea, arraza, erlijioa edo nazionalitatea kontuan hartu gabe.
  2. Babes berezia jasotzeko eskubidea, fisikoki, mentalki eta sozialki osasuntsu eta libre haz daitezen.
  3. Izen bat eta nazionalitate bat izateko eskubidea.
  4. Elikadura, etxebizitza eta osasun-arreta egokia izateko eskubidea.
  5. Urritu fisiko edo psikikoek hezkuntza eta arreta bereziak jasotzeko eskubidea.
  6. Familiak eta gizarteak maitatua eta ulertua izateko eskubidea.
  7. Doako hezkuntza baterako eskubidea. Ongi pasatzeko eta jolasteko eskubidea.
  8. Arrisku-egoeratan arreta eta laguntza jasotzen lehenak izateko eskubidea.
  9. Abandonatua eta lanean esplotatua ez izateko eskubidea.
  10. Munduko pertsona guztien arteko elkartasuna, adiskidetasuna eta justizia sustatzen duen hezkuntza jasotzeko eskubidea.

512x262 Hitzarmenari buruzko informazio gehiago kontsulta dezakezu.

512x262 Zure herriko haurtxoko edo gaztelekuari buruzko informazioa (kokapena, ordutegiak, harremanetarako datuak, ...)