Web edukia bistaratu Web edukia bistaratu

Berriak

Eduki publikatzailea Eduki publikatzailea

Atzealdea

Giro ezin hobea Instant1ean Fest!-en

150 gazte baino gehiago batu ziren larunbatean Tabakaleran.

2017·06·14


Instant1ean Fest! Ni ere #sareanONdo! Eta zu? jardunaldia eta Instant1ean lehiaketako sari-banaketa izan ziren ekainaren 10ean, Tabakalerako Kutxa Kultur gunean.

Jardunaldiaren protagonista nagusiak 13 eta 17 urte arteko gazteak izan ziren. Bertan aukera izan zuten sareetan eredugarriak izan daitezkeen Aizea Gallagher, Iban García eta Beñat Larruker youtuberrekin hitz egiteko, baita bi tailer hauetan parte hartzeko ere:

  • Argazkigintza digitala. Nola erabili gero irudi horiek Interneten Niko Iturralderen eskutik.
  • Instagrameko 8 HACK Fernando Macoleren eskutik.

Guraso eta hezitzaileek bestalde, aukera izan zuten Instant1ean programa ezagutzeko, Aizea Gallagherrekin solasean aritzeko eta Arkaitz Larekiren eta Maite Goñiren aurkezpenak entzuteko.

Instant1ean lehiaketako sari-banaketa

Arratsaldeko 19:30ak aldera, gazteek irrikaz espero zuten Instant1ean lehiaketako sari banaketa iritsi zen. Xabier Agirrezabala, Gipuzkoako Foru Aldundiko Gazteriako zerbitzuburuak banatu zituen sariak.

Argazkien kategorian hauek izan ziren saritu nagusiak: Olatz Barraganek lehenengo saria jaso zuen, 793 atsegiterekin; bigarren postua Alain Rodríguezentzat izan zen, 654 atsegiterekin; eta Eneko Borrego, 371 atsegiterekin, hirugarren gelditu zen. Epaimahaiak, gainera, bi aipamen berezi egin zituen Ander Apalategi eta Irati Uribesalgoren argazkientzat. Eta ez hori bakarrik, bideo onenaren saria Imanol Fernandezek lortu zuen.

Gaztelekuen atalean, Eskoriatzako gaztelekuak jaso zuen lehenengo saria eta Egiako gaztelekuari aipamen berezia egin zioten.

Gainera, jardunaldian zehar Instagramen #Instant1eanFest hashtaga erabiliz partekatutako argazkien artean bi sarrera zozkatu ziren Eureka! Zientzia Museoko simulagailuetan igotzeko.

Festa amaitzeko, Iban DespertaVlogs youtuberrak musika jarri zuen eta #izangood mokadua eskaini zitzaien bertaratutako guztiei.

Jardunaldiko argazki guztiak hemen