Web edukia bistaratu Web edukia bistaratu

Berriak

Eduki publikatzailea Eduki publikatzailea

Atzealdea

GIRLSRIGHTS.COM plataforma sortu da.

Girls’ Rights Platform plataformaren helburua da haurren eskubideen alde lan egiten duten taldeen, politikarien, legelarien eta aktibisten lana erraztea, eta baita ere giza eskubideen alde lan egiten duten gizarte zibileko beste talde batzuena.

2018·02·14


Plan International erakundeak ohartarazi du neskak ikusezinak direla giza eskubideak defendatzen dituzten legeetan.

Entitate horrek 1930. urtetik onartu diren nazioarteko eta nazioko 1.300 lege eta itun, hitzarmen eta Nazio Batuen erabaki aztertu ditu, nesken giza eskubideak nola babesten dituzten ikusteko. Ikerketaren emaitzak “Nesken eskubideak giza eskubideak dira’ txostenean jasota daude.

Ondorioak garbiak dira: neskak ia ez dira ikusi ere egiten nazioarteko zuzenbidean eta 90. hamarkadatik aurrera izandako aurrerapenak gelditu egin dira azken hamarkadan.

Txostena argitaratzearekin bat, Plan International erakundeak giza eskubideei buruzko dokumentu juridikoen plataforma handiena atera du, 1.300 itun, hitzarmen, lege eta lotesleak ez diren araudi baino gehiagorekin: Girls’ Rights Platform plataforma

 

.