Web edukia bistaratu Web edukia bistaratu

Berriak

Eduki publikatzailea Eduki publikatzailea

Atzealdea

Gipuzkoako txokoak 2018 argazki lehiaketa

Epea: irailak 15

2017·07·18


Aurten herritarrek erabakiko dute nolakoa izango den Gipuzkoako Foru Aldundiaren egutegia eta, horretarako, bi modu izango dituzte: lurraldeko txokorik ederrenen argazkiak bidalita, eta aukeratutakoen artean bozketa eginda.

Lehiaketa, Gipuzkoako Argazkilari Elkartearekin elkarlanean antolatua, 18 urtetik gorako zale eta profesionalentzat da. Pertsona bakoitzak lau argazki aurkez ditzake, gehienez ere, Gipuzkoako paisaiak gai hartuta.

 

Gizarte sareak lehiaketaren protagonista

Twitter, Facebook eta Instagram bidez parte hartu ahal izango da, #gipuzkoakotxokoak traola erabilita, eta Foru Aldundiaren kontuak sare hauetan etiketatuz: Twitteren, @OrainGipuzkoa; Facebooken, Gipuzkoako Foru Aldundia – Diputación Foral de Gipuzkoa; eta Instagramen, oraingipuzkoa. Horrez gain, posta elektronikoz ere bidali ahal izango dira argazkiak helbide honetara: orain@gipuzkoa.eus

 

Herritarren bozketa

Hautaketa batzorde bat eratuko da, Foru Aldundiko eta Gipuzkoako Argazkilari Elkarteko ordezkariek osatua, eta berrogei argazkirik onenak aukeratuko dituzte, irizpide teknikoei eta artistikoei jarraituz. Ondoren, argazki horiek herritarren esku utziko dira sare sozialen bidez bozketa egin dezaten. Horrela aukeratuko dira saria jasoko duten argazkiak. Herritarren bozketa urriaren 2tik 15era bitartean izango da, eta berdinketarik gertatzen bada, Hautaketa Batzordeak ebatziko du.

Lehiaketan 4.000 euro banatuko dira sarietan; lehenengoak 1.000 euroko saria jasoko du eta egutegiko azalean aterako da; gainera, beste 12 sari izango dira, bakoitza 250 eurokoa, egutegiko hilabete bakoitzeko bana.

Informazio gehiago.