Web edukia bistaratu Web edukia bistaratu

Berriak

Eduki publikatzailea Eduki publikatzailea

Atzealdea

Gipuzkoako nerabe euskaldunak: ikus-entzunezkoan edukien kontsumoa eta sorkuntza

Nerabeen kontsumo eta sorkuntza ohiturak aztertu ditu EHUk euskarazko ikus-entzunezkoen esparruan

2018·01·07


Euskal Herriko Unibertsitateko IMG/MAC taldearen ikerketak nerabe gipuzkoarrek sortu eta kontsumitzen dituzten ikus-entzunezko edukiak ditu ardatz. Eskualdekako diagnostiko sakon honetan hamabi eta hamasei urte arteko gazteen joera eta ohiturak izan dira aztergai, euskarak jokatzen duen paperari arreta berezia eskainiz. 

 

Gipuzkoako nerabe euskaldunak: ikus-entzunezko edukien kontsumoa eta sorkuntza ikerlanak, lurraldearen erradiografia zehatza eskaintzeaz gain, adin tarte eta esparru horietan gailentzen diren joera nagusiak identifikatzea ahalbidetu du. Izan ere, teknologia berriek gailuen eta kontsumo zein sorkuntza ohituren aldaketa esanguratsuak eragin dituzte gazteen artean. Halaber, euskarak kontsumo ohitura berri horietan duen presentzia ere aztertu.

 

 

Ikerketaren atalak [PDF]

  1. AISIALDIA ETA IKUS-ENTZUNEZKO EDUKIEN KONTSUMOA
  2. IKUS-ENTZUNEZKO EDUKIEN KONTSUMOA
  3. EDUKIAK KOMUNIKATZEA, PARTEKATZEA ETA IRUZKINTZEA
  4. IKUS-ENTZUNEZKO EDUKIEN SORKUNTZA
  5. HEZKUNTZA EZ OFIZIALA: EUSKARAZKO INFORMAZIO ITURRIEN KONTSUMOA ETA SORKUNTZA
  6. EZTABAIDA TALDEAK

 

  - Txosten laburpena PDF

    -Informazio osoa.  BERRIA. GIPUZKOA.EUS