Web edukia bistaratu Web edukia bistaratu

Berriak

Eduki publikatzailea Eduki publikatzailea

Atzealdea

Gipuzkoako haurren parte-hartzea sustatuko dute Foru Aldundiak eta UNICEFek

Lurraldeko eskualde desberdinetako bost ikastetxek parte hartuko dute proiektuan, bi erakundeek sinatutako elkarlan hitzarmenaren eskutik

2017·09·26


Foru Aldundiak eta UNICEFek elkarlanerako hitzarmena sinatu dute Haurren Eskubideei buruzko Konbentzioa –Nazio Batzuen Batzar Orokorrak 1989ko azaroaren 20an onartutakoa– lurralde eremuan aplikatzea sustatzeko, haurrak eta nerabeak eskubide osoko hiritar gisa aitortzearen aldeko ekimenak antolatuz eta haiek gure udalerrietan parte hartzeko bide jasangarriak irekitzea erraztuz.

 

Bi erakundeek indarrak batuko dituzte hainbat ekintza abian jartzeko, hain zuzen ere haurren eta nerabeen eskubideen ikuspuntua jasoko duten politika publikoak ezartzen eta hedatzen lagunduko dutenak. Helburu horrekin, eta lurraldeko bost hezkuntza zentroren eskutik, proiektu bat jarriko dute martxan Gipuzkoako haur eta nerabeen ahotsa aintzat hartzeko.

 

Berri osoa: GIPUZKOA.EUS