Web edukia bistaratu Web edukia bistaratu

Berriak

Eduki publikatzailea Eduki publikatzailea

Atzealdea

Haur eta nerabeek testuingu lokalean parte-hartzeko oharrak

Dokumentu honek haurren eta nerabeen parte-hartzea sustatzeak dituen onurak aztertzen ditu. Haurren eta nerabeen parte-hartzea sustatzeko funtsezkoak diren hainbat alderdi azaltzen ditu eta horien funtzionamenduari buruzko gomendioak egiten ditu.

2018·12·10


Estatuko UNICEF Batzordearen Tokiko Politikak eta Parte-hartzea atalak argitaratu du txosten hau, “Bases de un debate para la participación infantil en el ámbito local” dokumentua egokituz eta eguneratuz.

Txostenak haurren eta nerabeen parte-hartzea sustatzeko funtsezkoak diren hainbat alderdi eskaintzen ditu, haiek beren eskubidea erabili ahal izateko prozesu baten moduan, inguruneko beste pertsona batzuekin elkarreraginean arituz eta beren bizi-baldintza indibidual eta kolektiboetan eragiten duten gaiak landuz.



Gida honek parte-hartze horrek nolakoa izan behar lukeen ulertzeko jarraibideak ematen dizkigu:

  • Gardena eta arduratsua
  • Errespetuzkoa
  • Boluntarioa
  • Garrantzitsua
  • Haurrekin eta nerabeekin adiskidetsua, bai espazioei dagokienez, bai eta metodologiei dagokienez ere.
  • Babeslea, segurua eta arriskuak antzematen dituena:
  • Inklusiboa
  • Eskubideen ikuspegian eta segimendu, ebaluazio eta kontu emateko prozesuetan prestatuta eta sentikorrak diren profesionalak izan behar ditu.

Gainera, azpimarratu egiten du haurren eta gazteen parte hartzeko prozesu horietan enpatiaz entzuteak, dinamizatzailearen rolak eta parte-hartzeak etengabeko prozesu gisa duten garrantzia.

 

Udal-esparrura egokitutako haur eta nerabeen parte hartzeko prozesuak sortzeko GOMENDIOAK

  • Toki-mailan sustatzen da.
  • Bat dator Haurren Eskubideei buruzko Hitzarmenaren planteamenduekin.
  • Haurren ahotsa kontuan hartzen da Udalean edo Toki Gobernuan bertan.
  • Mekanismo iraunkorra da.
  • Bilera-maiztasun bat duena eta inklusioa eragiten duena.
  • Trukerako espazioak daude Tokiko Gobernuaren eta haurren eta nerabeen artean.

Gidak, gainera, bermatu beharreko zenbait neurri eskaintzen ditu haurren eta nerabeen parte hartzeko egituren antolaketa eta funtzionamendu egoki baterako eta Tokiko Gobernuarekiko interakzioa kontuan hartuta.

Jaitsi dokumentua [PDF]