Web edukia bistaratu Web edukia bistaratu

Berriak

Eduki publikatzailea Eduki publikatzailea

Atzealdea

GFAko aterpetxeek eskainitako zerbitzuei dagokienez, kalitatearen batezbesteko nota 8,73koa izan da 2017an

GFAko aterpetxeek (Orio, Segura, Hondarribia eta Zarautz) eskainitako zerbitzuei dagokienez, kalitatearen batezbesteko nota 8,73koa (10etik) izan da 2017an eta, 2016arekin alderatuta, okupazioak %3ko igoera izan du.

2018·03·20


Gipuzkoako Foru Aldundiko Aterpetxeen Sareak haurren eta gazteen elkarteei, gizarte- eta kultur elkarteei eta orokorrean irabazi-asmorik gabeko erakundeei kalitatezko zerbitzuak ematea du xede, beren beharretara egokitutako ekipamenduetan jarduerak aurrera eraman ditzaten. Zerbitzu hauek eskaintzen dituzte: harrera, ostatua, mantenua, gelak eta kirol-instalazioen erabilera eta inguruari buruzko informazioa ematea.

 

2017an, Aldundiko lau aterpetxeetan egin ziren 583 erreserbetatik, 334 balorazio-inkesta jaso ziren, hau da, zerbitzuen erabiltzaileen % 59,86ek eman zuen iritzia.

Alderdi hauek baloratzen dira: arreta, informazioa, ordutegia, janaria, gelak, ingurunea eta kokalekua, besteak beste.

Horiek guztiak kontuan hartuta, 2017an aterpetxe bakoitzaren batezbesteko balorazio orokorra  honakoa izan da :

Aterpetxeak

 2017     BALORAZIO OROKORRA.     

HONDARRIBIA

8,50

ZARAUTZ

8,51

ORIO

8,75

SEGURA

9,16

Halaber, 2017an loaldi kopurua 49.493koa izan zen, hau da, 2016an baino (47.989)    % 3 handiagoa.

 

 

 

ESKERRIK ASKO egindako balorazioengatik; eskaintzen ditugun zerbitzuen kalitatearen hobekuntzan lan egiteko indarra ematen digute.