Web edukia bistaratu Web edukia bistaratu

Berriak

Eduki publikatzailea Eduki publikatzailea

Atzealdea

Gazteriako Sari Nazionalak, 2017ko deialdia

Epea: 2017ko irailaren 26a.

2017·09·18


Injuvek Gazteriako Sari Nazionalen deialdia egin du aurten ere. Horien bitartez, agerian jarri nahi du gazteek gizarte maila desberdinetan duten konpromisoa, lanean duten ardura eta inplikazio pertsonalarengatik.

Aurtengo deialdiak, 2017ko abuztuaren 29an BOEn argitaratu zenak, lau kategoria ditu: Enplegu kontuetan ekimen ekintzailea, Kulturarteko komunikazioa, Boluntarioak eta Berdintasuna.

Gazteriako Sari Nazionalak izena emateko epea amaitu baino lehen 30 urte baino gutxiago dituzten gazteentzat dira.

Kategoria bakoitzeko, 3.000 euroko sari bakarra egongo da.

Kandidatura aurkezteko epea 2017ko irailaren 26an bukatuko da, hau barne.

¿Nola aurkeztu kandidaturak?

Eskaera, gaztea aurkezten duten erakunde edo enpresek aurkeztu behar dute. Bakarrik aurkeztu ahalko da Osasun, Gizarte Zerbitzu eta Berdintasun Ministerioaren erregistro elektronikoaren bitartez. Horretarako ezinbestekoa da eskaera egiten duen pertsonak ziurtagiri elektronikoa izatea. Aurkezpen elektronikoarekin arazoren bat baldin balego, helbide elektroniko honetara idatzi: cau-servicios@msssi.es

Izen emateko orria eta deialdi honen eranskinak Osasun, Gizarte-Zerbitzu eta Berdintasun Ministerioaren egoitza elektronikoan kontsulta ditzakezu.

Informazio gehiago, hemen.