Web edukia bistaratu Web edukia bistaratu

Berriak

Eduki publikatzailea Eduki publikatzailea

Atzealdea

Gaztematika: Ikasturtea martxan da!

Gipuzkoako haur, nerabe eta gazteen arloko udal-teknikariak eta Foru Aldundikoak urriaren 5ean bildu ginen, Donostian, 2017-2018 ikasturtean martxan jarriko dugun plana aurkezteko.

2017·10·05


Urriaren 5ean ikasturteko lehen foro teknikoa bildu zen, Gaztegunen (Donostia), Gaztematika Sistema eratzen jarraitzeko asmoz. 37 udal-teknikari eta Aldundiko beste 17 izan ginen bertan. Bileraren helburua zen haurren eta gazteen sustapen-arloan lan egiten dugunon erronkak errepasatzea eta hasi berria den ikasturteko plana abian jartzea, martxan jarriko diren hainbat ekintzen berri emanez.

 

Besteak beste, Sistema eraikitzen jarraituko dugu, egoki antolatu, sare-lana eta koordinazioa indartu eta hartzaileengana iristeko indarra jarriko dugu.

 

Foroan, gainera, Erasmus Plus programek eskaintzen dituen aukerei buruz ere hitz egin zen, eta Europako programa honekin Gipuzkoako Foru Aldundiak eta Bergara, Zizurkil eta Azpeitiko udalek martxan dituzten proiektuen berri eman zen.

Horrez gain, Kultura digitalaren programak barnean hartzen dituen zenbait ekimen ere azaldu ziren, esaterako, Instant1ean.

Bestalde, gure eragileen maila profesionala sustatu eta hobetzeko asmoz, datozen urteetan eskainiko den prestakuntzaren nondik norakoak ere ezagutzeko aukera izan genuen.

 

Martxan jartzera goazena Gaztematikaren 9 plana da, legealdi honetako hirugarrena. Eta oraingoan, Sistemak haurren eta gazteen sustapeneko eragileen artean eta beste arloekin ere elkarlanean aritzeko guneak sortzeaz gain, haur, nerabe eta gazteentzako zerbitzuak indartu nahi ditu.