Web edukia bistaratu Web edukia bistaratu

Berriak

Eduki publikatzailea Eduki publikatzailea

Atzealdea

Gaztematika 2018an: hautatutako hainbat artikulu

2018an GAZTEMATIKA atalean argitaratutako zenbait artikulu nabarmendu ditugu

2019·01·09


Iaz gipuzkoangazte.eus web-orrian, haur, nerabe eta gazteen arloko profesionalei eskainitako atalean (GAZTEMATIKA) argitaratu genituen artikulu interesgarrietako batzuk aukeratu ditugu.

Horiek irakurri gabe geratu bazinen, orain duzu aukera:

Elkarrizketa Jaume Funesi: Nerabeak digitalean bizi badira, digitalean ere izan behar dugu haien bide-lagun

 

Elkarrizketa honetan, nerabeen gaietan espezializatu den Jaume Funes, psikologo, hezitzaile eta kazetariak, bide-laguntzaren garrantzia azpimarratzen du; eta horrekin batera, beharrezkoa dela helduok eskura ditugun mekanismo guztiak erabili behar ditugula nerabeen eskubideak bermatzeko. Konexio-modua aldatu egin bada, aditu honen iritziz, ezinbestekoa da gu ere testuinguru berri honetara egokitzea eta bide-laguntza hori formatu digitalean ere egitea.

BERRIA 

 

Haurren eta gazteen arloko 70 profesional inguru bildu ziren nerabeen gaietan aditua den Jaume Funesi entzuteko

 

 

“Haurren eta Nerabeen eskubideen Hitzarmena: Azaroak 20 bertsio digitalean” hitzaldia Gipuzkoako Foru Aldundiaren Gazteria Zuzendaritzak antolatu zuen, lurraldeko haur eta gazteak beren zibereskubideez eta ziberbetebeharrez ohartarazteko “LikeZibereskubideei” sentsibilizazio-kanpainaren barruan.

BERRIA

Aldundiak martxan jarri du lurraldean dauden 100 haurtxokoak eta gaztelekuak ikusarazteko kanpaina

 

 

 

Haur eta nerabeek gizartean duten lekua aldarrikatzen duen zerbitzua

BERRIA

 

Haurtxoko eta gaztelekuetan euskararen erabilera sustatzen




GFAko Gazteria eta Kirol Zuzendaritza eta Hizkuntza Berdintasuneko Zuzendaritza elkarlanean ari dira, lurraldeko haurtxoko eta gaztelekuetan euskararen erabilera sustatzeko xedez.

BERRIA

ELKARRIZKETAK: Kultura Digitalaren Astean parte hartu zuten profesionalekin solasean





Martxoan hasi eta apirilera arte, Kultura Digitalaren Astea ospatu zen Gipuzkoako hainbat herritan. Adin guztietako pertsonentzako tailer desberdinak antolatu ziren hilabete horietan. Tailerrak eman zituzten profesionalekin harremanetan jarri ginen, kultura digitalaren gai desberdinak gehiago sakondu eta aztertzeko. Elkarrizketa guztiak zure esku jarri ditugu artikulu honetan.

BERRIA

Gaztematika sistema osatzen duten eragile desberdinek burututako praktika onak






Identifikatu ditugun praktika onen KATALOGO bat osatu dugu baliagarriak izan daitezkeen metodologiak, prozesuak edo esperientziak zure eskura jartzeko asmoz.

BERRIA

Adingabeekin diharduten kirol erakundeetan teknologia digitalak arduraz erabiltzeko gida

Eusko Jaurlaritzak, Jarduera Fisiko eta Kirol Zuzendaritzaren eta Familia Politikako eta Aniztasuneko Zuzendaritzaren bitartez, eta Arabako, Bizkaiko eta Gipuzkoako Foru Aldundiek batera landu dute ‘Adingabeekin diharduten kirol erakundeetan teknologia digitalak arduraz erabiltzeko gida’.

BERRIA

 

Hezkuntza ez formaleko erakundeetan STEAM proiektuak bultzatzeko eta sendotzeko gomendioen gida

Gida hau izaera didaktikoa du eta erreferentziak eskaintzen ditu STEAM hezkuntza ezagutarazteko, zalantzak argitzeko eta begirada sakon bat eskaintzeko. Hezkuntza ez formaleko erakundeei zuzenduta dago, bertako hezkuntza eragileei, zuzenbidekoak eta kudeaketarakoak, eta pertsonen garapenerako eta balio duten STEAM proiektuak bultzatzeari dagokionez sustatu nahi du bere protagonismoa.Ez da eskuliburu edo metodologia bat , laguntzeko gida bat baizik, gomendioekin eta jakinarazpenekin, betiera, STEAM proiektuen ezarpenean aurrera egiteko.

BERRIA

 

Betaurreko moreak: Gipuzkoako haur eta nerabeentzako zerbitzuetan garatzeko hezkidetza-gida.

Gaztematika sistema osatzen duten eragile desberdinek, Arremanitz kooperatibarekin elkarlanean, osatu dute gida.

BERRIA

 

 

 

 

 

 

 

 

Haur, nerabe eta gazteria arloko profesionalentzako argitaratutako BERRI guztiak ikusteko: GAZTEMATIKA