Web edukia bistaratu Web edukia bistaratu

Berriak

Eduki publikatzailea Eduki publikatzailea

Atzealdea

Gaztemaniak kontzertua: THE LIMBOOS + URTZI AZKUE & THE FUNK JUNKERS

Kontzertua abenduaren 23an izango da, Azkoitiko Elkargunea aretoan. Sarrerak doan ditugu!

2015·01·28


Gaztemaniak kontzertua

Kontzertua abenduaren 23an izango da, Azkoitiko Elkargunea aretoan, gaueko 22:00etan. Sarrerak ditugu banatzeko, formularioa betetzen dutenen artean zozkatzeko. Parte hartzeko azken eguna abenduaren 20a izango da.

 

THE LIMBOOS Siguenos en Facebook

Aparteko gauzak batzuetan gure muturren aurrean gertatzen dira, gu geu konturatu ere egin gabe. Hala, gutxitan hartzen du batek The Limboos bezalako talde bikain batekin topo egiteak eragiten duen poza. Apartak dira ez delako inolaz ere ohikoa hainbesteko talentua duen gaur egungo R&B talde bat topatzea, are gutxiago gainontzeko talde guztien hain ezberdinak izanik. Eta bikainak dira taldeak erakusten duen generoaren maisuen ezagutza, klasikoekiko debozioa, kanta bakoitzean islatzen delako, DENAK haiek idatzitakoak gainera. Kantotan batere ohikoa ez den dohain bat agerian geratzen da: erritmo eta dotorezia bateratzeko gaitasuna.

 The Limboos ezerezetik sortu ziren, duela lau urte. Aste gutxi batzuetara, single bat grabatu eta errepidera jo zuten. Gaur arte ez dira gelditu. Taldea bere «Rhythm & Blues Exotikoa» Europan zehar zabaltzen ibili da, erraz ahazten ez den ikuskizun batekin. Haien lehen LPa «Space Mambo» (Penniman Records, 2014) sorpresa handia izan zen denentzat, baita komunikabideentzat ere. Jarraian euren kanta eta zuzeneko emanaldiekin askotariko publikoa erakartzea lortu zuten, baita rock and rollaren zirkuitutik at dauden zaleak ere.

 Bigarren LP hau, «Limbootica!», erritmoaren bihotzera egindako bidaiaren jarraipena da, sustraidun musika onenaren erdigunera bertara, bidearen bihurgune bakoitza ondo aztertuta. Eta hazten, beti hazten. Latinoamerikako eragina duen rhythm and blues formula magistralari, gospel eta swing tanta batzuk gehitzen dizkiote lan berrian («No Troubles», «I Don't Buy It» edo «Been Whole a lot Time» hipnotikoa), baita lehen garaietako soula ere («Lies»). Guztia, gainera, arima tropikala duten kanta itzelekin uztartuta: Brasileko bossari -«Blue Dream» bikaina-, Kubari -«Crazy Rumba» izugarria-, Jamaikako blue beatari -«I'm a Fool»- edo New Orleanseko kale bedeinkatuei («Calypso Drunk») egindako omenaldiak apartak dira.

 

URTZI AZKUE Siguenos en Facebook

Urtzi Azkue & The Funk Junkers funk eta soul doinuak lantzen dituen taldea da. Urtzi Azkue 14 urterekin hasten da gitarra ikasten. Estilo ezberdinetako irakasleekin ikasi ondoren proiektu musikal ezberdinetan hasten da. Noizbait eta All Jazz Era bezelako proiektuetan hainbat urte eman ondoren, bakarlari moduan ibilbidea hastea erabakitzen du. Azken urteetan berak ekoiztutako eta grabatutako zenbait álbum publikatzen ditu.

Urtzi Azkue (2009):https://open.spotify.com/album/7lOvZWFoWo1vVqm43CR8CQ

 In This Small Space (2011):https://open.spotify.com/artist/1kWpn2Gm1KeBJSQIPIlQpQ

 Something Different (2015):https://open.spotify.com/album/4Ievs6TC7ia0rtAPc9dV7K