Web edukia bistaratu Web edukia bistaratu

Berriak

Eduki publikatzailea Eduki publikatzailea

Atzealdea

Gaztemaniak kontzertua! NATHY PELUSO + NIZURI TAZUNERI

NATHY PELUSO + NIZURI TAZUNERI kontzertua urriaren 21ean, Arrasaten.

2017·10·11


Kontzertua Arrasateko Amaia antzokian izango da, urriaren 21ean, 20:00etan.  

 NATHY PELUSO

 

Diziplina anitzeko artista da; bere oinarria, bere sustraiak musika beltza dira… swing-a, jazz-a, blues-a eta antzerkia, horiek inguratuta hazi zen; eta adar zaharragoei ere heltzen die; erritmo afrikarrei edota dunbal eta txindata erritmo soil bati. Nathy Peluso musika da.

Orain dela 22 urte jaio zen bere amaren sabeletik, Nina Simone handiaren Love me or leave me abestiaren bertsio ezin biziago bat kantatzen. Argentinan jaio zen. Eta bizitza guztia darama musika pasioz bizitzen. Bizitza izugarri nomada izan du, baina, hori bai, beti izan ditu alboan bai musika bai bere familia. Luzaroan abesbatza klasiko bateko kidea izan zen, eta musikaren adar ugari mimetizatu zituen, azkenerako bere eginez. Ray Charles, Caetano Veloso, Serú Giran edo Atahualpa Yupanqui bezalako musikariak entzunez hazi zen.

Hainbeste musika entzun du bere bizitzan, hainbeste proposamen ezberdin ezagutu ditu, egun bere iragazkitik ezin konta ahala proposamen igarotzen direla. Eta hori da, hain zuzen ere, gustukoen duena. Hasiera batean, musika entretenimendu, ihesbide zuen, eta horrela hasi zen Youtube atarira berak egindako bertsioak igotzen. Gutxika-gutxika hip hop musikara heldu zen, eta erabat bere egin zuen: zehatz eta malgu bihurtu zuen, dantzagarri, letra abstraktu, magiko eta originalak, sintetizatzaileak eta baxu eta ahots-sampler apartak lagun. Nathy Pelusok argi ditu oso bere helburuak: "Denborarekin musika abangoardia berri bat sortu nahi dut, gutxika-gutxika osatuko dudana. Bene-benetan nahi dudan bakarra kalitatezko musika egitea da”.

Nathy Pelusoren letrak, berriz, oinarri gisa hartzen dituen eta hitzez betetako mundu bat eskaintzen dioten puntu fokalen kontzeptualizazio purua dira. Bisualki eraikitzea maite du: irudikatzen dituen irudien bitartez idazten du. Soinu eta hitzak bere irudimenean egituratzea biziki maite du; bertatik sortzen dira bere abestiak.

Soinu eta generoen fusio zoragarri hori borobiltzen duen beste elementu bat ere badago: arlo bisuala. 80ko hamarkadako estetikan oinarritutako irudiak, makillajea, fruta tropikalak, gelezko azazkalak eta belarritako ikusgarriak. Edo ez: baso soilak, lakuak, soineko luzeak. Proposamen batean edo bestean, bada beti errepikatzen den zerbait: pertsonalitate handia eta pasio dosi izugarriak. "Play" sakatu eta Nathy Peluso ezagutu beharra dago. Ziur zale borrokatu bihurtuko zarela!

Gaur egungo musikaren munduan izugarrizko indarrarekin sartu da, bene-benetako iraultza eraginez. Horren erakusle, hainbat komunikabidek (Noisey, Beatburguer, Tentaciones, La Vanguardia...) 2017ko ustekabeko handiena eman duen artista gisa definitu dute dagoeneko.

https://www.facebook.com/nathy.peluso/

NIZURI TAZUNERI

Norzzone ta Fanik, euskal herriko rap mugimenduaren gazte beteranoak sortutako taldea da Nizuri Tazuneri Trap proiektua (2014, Donostialdea). Bi lan dauzkate jada kale eta sarean; Japanesence (2014) eta Musika ala hill (2017), biak euskaraz. Azkenengo lan honetan DNG beatmaker kolektibo, Maisha MC, Eguzkiaren semea ta krimineskuren lankidetzari esker. Eraberritze + Tradizioa dira talde fresko honen zutabe nagusiak, bere zuzeneko emanaldietan ez dute inor hotz usten. Musika ala hil!

https://www.facebook.com/nizuri.tazuneri

 

Informazio gehiago