Web edukia bistaratu Web edukia bistaratu

Berriak

Eduki publikatzailea Eduki publikatzailea

Atzealdea

Gaztemaniak Kontzertua! IZARO + ANE LEUX + Katapulta Tour bakarrizketa

Kontzertua maiatzaren 19an, Azkoitiko Elkargunean izango da. Binakako sarrerak ditugu banatzeko!

2017·05·12


Gaztemaniak kontzertua

Kontzertua Elkargunean izango da, Azkoitian, maiatzaren 19an, 22:00ean. Sarrerak ditugu banatzeko, formularioa betetzen dutenen artean zozkatzeko. Parte hartzeko azken eguna maiatzaren 18a izango da.

IZARO

Diote, behin, Vienan country talde baten kontzertu bat ikusten zebilela, Mallabiko kantautore gazteari ahotsak dardara egin ziola taldearengana hurbildu eta kantu bat jotzeko baimena eskatu zuenean. Soinu ekipoa piztu zuten berriro eta “Paradise” kanta izan zen entzuleek jaso zutena. “Ahots gozoa” zuela esan zioten, paradisura eramaten zaituen horietakoa.

Ordutik, kanta zirraragarri eta hunkigarriz betetako ibilbidea darama… “om” izeneko bere lehen diskoak lau urtaroetan antolatutako egoera emozionaletatik saltoka eramango gaituzten 13 kantu eskaintzen dizkigu. Gozotasuna, sentikortasuna, karga poetiko gaindiezina eta prentsa zein publikoa hunkitu duen bokalizatzeko era da transmitu diguna.

Euskal musikan errelebo generazionala heldu denaren sentsazioa daukagu.

https://www.facebook.com/IZARO-1420437024926368/?fref=ts

ANE LEUX

Ane Leux azkeneko 9 urteak Colombian bizitu dituen Donostiako kantautore bat da. Bogotá-ko abesbatza eta taberneetan abesten hasi zen. Bere lehenengo abestiak Carlos Mendoza gitarra-jotzailearekin eta beste colombiar musikariekin ekoiztu zituen, “Sense” bere lehenengo album estreinaldia eginik. ikuitu beltzak, downtempo giroak eta zati latinoren bat zituen proposamena zen hau.

Kutxa Kultur Musikako egonaldi artistikoen proiektuan parte-hartzeko itzuli da Donostira, gaur egun, John Berkhout, Luma eta Pet Fennec musika-taldeetako partaideekin osatzen du bere musika taldea.

https://www.facebook.com/aneleux/?fref=ts

Zozketan parte hartu

 

Katapulta Tour Gipuzkoa

BAKARRIZKETAK

MAIATZAK 19: Umorezko bakarrizketak > SERGIO ARRÓSPIDE + AMAGOIA LAUZIRIKA

Titulua: “Nadie es croqueta en su tierra” + “Yo lo dejo”

Non: Errenteria, Limerick Taberna > 20:00tan> Sarrera dohainik.

SERGIO ARRÓSPIDE:

AMAGOIA LAUZIRIKA: