Web edukia bistaratu Web edukia bistaratu

Berriak

Eduki publikatzailea Eduki publikatzailea

Atzealdea

Gaztemaniak kontzertua: NIKKI CORVETTE & THE ROMEOS + The Living Eyes

Kontzertua abenduaren 9an izango da, Hondarribiako Psilocybenea aretoan. Sarrerak doan ditugu!

2017·11·19


Gaztemaniak kontzertua

Kontzertua abenduaren 9an izango da, Hondarribiako Psilocybenea aretoan, gaueko 22:00etan. Sarrerak ditugu banatzeko, formularioa betetzen dutenen artean zozkatzeko. Parte hartzeko azken eguna abenduaren 4a izango da.

NIKKI CORVETTE & THE ROMEOS Siguenos en Facebook

Detroiten sortu eta hazi zen Nikki Corvette. 16 urte zituelarik, etxetik joan zen, bere gurasoek ez ziotelako baimenik eman MC5 taldearen kontzertu batera joateko. Eta ez zuen inoiz atzera begiratu.

1977an, Nikki & The Corvettes sortu zuen. Bomp! Records diskoetxe ospetsuarekin atera zuten 1980ko albuma. Hari buruz «power poparen perfekzioa» edo «Ronettes eta Ramones taldeen artekoa» zela esan zen.

Pop punkaren sorrerako heroi eta rock artista aitzindarietako bat da Nikki. Zentzu handiz uztartzen zituen neska-taldeen harmoniak eta pop eta rock and roll ukitu gogoraerrazak, Blondiek nahasketa horiek komertzial bihurtu baino askoz ere lehenago.

Ramones taldearekin eta (duela gutxi) bere zale handia den Blondierekin birak egin ditu eta diskoak zein singleak merkaturatu ditu etengabe Nikkik, mundu osoan kontzertuak emanez. Esaterako, Japonian, pop ikono itzela da. Eta oraindik ere dena emanda dabil, disko eta single berriak atera baititu bere banda italiarrarekin: Hervé (The Peawees), Franz (Miss Chain & The Broken Heels) eta Brown (T.U.P. Studio):  The Romeos, ez zenuke inola jakingo oraindik ez zela 1980.

THE LIVING EYES Siguenos en Facebook

The Living Eyes bolo-bolo dabilen Australiako garage rock teenager estiloko talde berria da. Billy Gardner, Dayle Herbert, Nicholas Hill eta Mitch Campleman taldekideek taldearen izen bereko diskoaren ale guzti-guztiak saldu dituzte. Albumak izan duen arrakastaren ondorioz, Anti Fade diskoetxe argitaratzaileak Ozeaniako altxor berriaren berrargitalpen berezia egin behar izan du. Nahiz eta Australian gaur egun Tame Impala edo Pond talde psikodelikoek duten arrakasta gehien, Geelongetik (Victoria) datozen mutilok garaje doinuen jarioari bide eman diote, eta zeresan handia ematen ari dira, gora helduko diren seinale.

Informazio gehiago