Web edukia bistaratu Web edukia bistaratu

Berriak

Eduki publikatzailea Eduki publikatzailea

Atzealdea

Gazteentzako literatuta lehiaketa: Madelon sariak

14-25 urteko gazteek parte hartu dezakete, urriaren 31ra arte

2018·10·05


EHGAM, Euskal Herriko Gay-en Askapen Mugimenduak, gazteentzako literatur lehiaketaren 6. edizioa antolatu du. Gaia librea izango da, baldintza bakar batekin, gay, lesbiana, bisexual edo transexualei buruz izatea.

Bi kategoria egongo dira, 14-17 eta 18-25 urte bitartekoak. Sariei dagokionez berriz, kategoria bakoitzean bi sari egongo dira: lehenengoari 300 € eta diploma emango zaizkio eta bigarrenari 150 € eta diploma.

Lanak bai euskaraz bai gazteleraz jasoko dira, modalitate bakarra izanez. Idazlanaren hiru ale paperean eta bat CDan aurkeztu beharko dira, azalean lanaren izenburua eta egilearen izengoitia bakarrik agertuko direlarik. Norberaren datuak (izen-abizenak, helbidea, adina, NANa, telefonoa) jasotzen dituen gutunazal bat erantsiko da, lanaren izenburua eta izengoitia bakarrik idatziz gutunazalaren kanpokaldean. Ez dira onartuko dagoeneko sarituak izan diren lanak; lan bat saritua izan dela jakindakoan, kanporatu egingo da, edo saria kenduko zaio ordurako lortu izan balu.

Informazio gehiago