Web edukia bistaratu Web edukia bistaratu

Berriak

Eduki publikatzailea Eduki publikatzailea

Atzealdea

Gazteen garapenaren bost Europak

Europako gazteak oso ondo bereiz daitezkeen bost ereduren arabera ari da aurrera egiten eta garatzen: eskandinaviar eredua, anglosaxoia, kontinentala, mediterraneoa eta Ekialdeko Europakoa.

2018·12·10


Eredu horiek hainbat alderdi bateratzearen ondorioa dira, esate baterako:

  • per capita errenta
  • enpleguaren egitura eta garapena bermatzen duten gazteria-politika eta hezkuntza-politika publikoen kalitatea
  • Etxebizitza-politikak edo gizarteratze-errentei dagozkienak
  • kultura-alderdiak, familia-jarraibideak, lurraldeko historia edo erlijio-tradizioa.

Azken hamar urteotan 15etik 29 urtera bitarteko gazteen garapen-maila –enplegu, hezkuntza, emantzipazio, bizitza/osasun eta IKTen erabilerari buruzko datuetan oinarrituta– goranzko ibilbidea izan du, eta 2018an jada EBko herrialde guztiak krisi aurretik (2009. urtea) zuten mailaren gainetik daude, Grezia, Italia eta Errumania salbu.

Aurrerapen argiak ikusten dira hezkuntzan eta Autonomia Erkidego batzuk, besteak beste, Madril, Euskal Autonomia Erkidegoa, Nafarroa edo Katalunia EBren batez besteko mailan edo gainetik daude bizitza/osasunarekin edo IKTen erabilerarekin lotutako alderdietan.

Nerabeei eta Gazteei buruzko Reina Sofia Zentroak martxan jarritako ProyectoScopio proiektutik lortutako datuak dira. Egitasmo honen helburua da nerabeei eta gazteei buruzko datuak modu erraz, eskuragarri eta zorrotzean aztertu eta bistaratzeko aukera emango duen tresna erabilgarri eta azkar bat eskaintzea.