Web edukia bistaratu Web edukia bistaratu

Berriak

Eduki publikatzailea Eduki publikatzailea

Atzealdea

Gazteen Euskal Behatokiak Europa Helmuga Gida 2017 aurkeztu du

Gida honek zure bilaketa erraztuko duten web-orrien eta online dauden baliabideen 2.500 esteka baino gehiago biltzen ditu.

2017·06·15


Europar Batasuneko herrialderen batera joan nahi baduzu lanera, ikasketak egitera, hizkuntza ikastera edota oporretara, kontsulta ezazu Gazteen Euskal Behatokiaren Europa Helmuga Gida 2017.

Hizkuntzak hobetu nahi badituzu, Gida honetan ere hainbat baliabide aurkituko dituzu ehun hizkuntza baino gehiago online eta doan praktikatzeko, 200 herrialderen hiztunekin txateatu eta zure ahoskera praktikatzeko.

Hona zer eskaintzen dizun Europa Helmuga 2017 Gidak:

  • Nola bilatu lana Europar Batasunean.
  • Lana oporretan
  • Au-pair
  • Hizkuntzak ikasi
  • Europar Batasunean ikastea
  • Bekak eta praktikak.
  • Europako ERASMUS+ programa.
  • Boluntariotza, auzolandegiak eta gazteen arteko trukeak.
  • Bidaiatzeko informazio praktikoa.

Gida hau tresna osagarri bat da eta Euskadiko Gazte Informazio Sareko bulegoetako gazteria-zerbitzuetako profesionalek egiten duten lana garatzen laguntzen du.

Gida pdf formatuan deskargatu ahal duzu, euskaraz zein gaztelaniaz, Gazteen Euskal Behatokiaren web-orrian.