Web edukia bistaratu Web edukia bistaratu

Berriak

Eduki publikatzailea Eduki publikatzailea

Atzealdea

Gazteen Euskal Behatokiak Aurrera Begira, Gazteen Aurreikuspenei buruzko adierazleak ikerketaren bosgarren edizioa aurkeztu du

Aurrera Begira Gazteen Euskal Behatokiak urtero burutzen duen ikerketa da, honako helburu hau izanik: Euskadiko gazteek nola antzematen duten oraina eta, epe laburrean, etorkizunerako beraien aurreikuspenak zeintzuk diren jakitea.

2018·01·16


Behatokiak egindako txosten honen arabera, langabezian dauden gazteen % 78k datorren urtean lana lortzeko itxaropena du, 2013an baino hogeita lau puntu gehiago.

Bestetik, ikasleen %74k uste du ikasketak bukatzean bere prestakuntzarekin lotutako lana aurkituko dutela; orain dela bost urte ikasleen % 46k baino ez zuen itxaropen hori.

Bestalde, lanean dabiltzan gazteen artean lana galtzeko edo lan-baldintzak okertzeko arrisku-pertzepzioak 24 puntuko jaitsiera izan du; % 57koa izan baitzen 2013an eta % 33koa 2017an. Azkenik, derrigorrez atzerrira emigratu beharko dutela aurreikusten duten gazteak ere gutxitu dira, %16tik %11ra.