Web edukia bistaratu Web edukia bistaratu

Berriak

Eduki publikatzailea Eduki publikatzailea

Atzealdea

Gazteei emantzipatzen laguntzeko GAZTELAGUN programa 2018-2021

23 eta 35 urte bitarteko gazteentzako Gaztelagun programa sortu da, alokairua ordaintzen lagundu eta emantzipazioari bide emateko.

2018·08·02


Gazteei emantzipatzen laguntzeko etorkizuneko GAZTELAGUN programaren alderdi garrantzitsuenak, programaren onuradun izan daitekeen kolektiboarekin (23 eta 35 urte bitarteko gazteak) alderatu nahi dira lehentasunez, eta horretarako, 2 eztabaida-foro eta inkesta 1 daude bakoitzaren iritziak azaltzeko eta plataforman diharduten beste erabiltzaileek uste dutenari erantzuteko.

Gaztelagun programaren bidez, Eusko Jaurlaritzak etxebizitza alokatzeko diru-laguntza bat eskainiko die gazteei, datorren urtetik aurrera, emantzipazioa sustatzeko. 23 eta 35 urte arteko gazteek eskatu ahalko dute, betiere baldintzak betetzen badituzte. Emantzipaziorako laguntza denez, bizitza autonomorako proiektuaren hasieran, gehienez hiru urteko epez emango zaie gazteei alokairurako laguntza. Laguntza Alokabidek kudeatuko du.

HAR EZAZU PARTE, EZTABAIDA-FOROETAN!

webgunea ikusi