Web edukia bistaratu Web edukia bistaratu

Berriak

Eduki publikatzailea Eduki publikatzailea

Atzealdea

GazteARTEan 2018: Haurren, nerabeen eta gazteeen esparruko ikerketa-beka.

Diru-laguntza 8.000 eurokoa izango da eta azaroaren 5a da eskaera aurkezteko azken eguna.

2018·09·14


Irungo Udalak GazteARTE ikerketa-beka lortzeko eskaera-prozesua zabaldu du. Beka honen helburua da gai nagusitzat haurrak edota nerabeak edota gazteak dituen ikerketa- eta ekintza-proiektu bat garatzen laguntzea, gazteak eskubide osoko herritar gisa gaitu daitezen laguntzeko.

Interesatuek taldean nahiz bakarka parte hartu dezakete. Horretarako, lehen fase batean honako gutxienekoak aurkeztu beharko dituzte proiektuari buruz: ikerketaren kontzeptua eta gaia, proiektuaren oinarrizko gida-lerroa, helburuak, metodologia, kronograma eta baliabideak.

Aurkeztu beharreko dokumentazioa:

  • Eskaera-orria (modeloaren arabera)

PROIEKTUARI LOTURIKO DOKUMENTAZIOA

  • Ikerkuntza-proiektuaren txosten-laburpena (gehienez, 15 orri); bertan azaldu beharko dituzte izenburua, ikerketaren kontzeptua eta gaia, proiektuaren oinarrizko gida-lerroa, helburuak, metodologia, kronograma eta baliabideak. Taldeak aurkezten badira, taldeko kide bakoitzak bere gain hartzen dituen konpromisoak jaso beharko dira, baita horietako bakoitzari aplikatuko zaion diru-laguntzaren zenbatekoa ere, horiek ere modu berean onuradun izaera edukiko baitute.
  • Proposamenari laguntzen dion ikusizko material oro (irudiak, bideoak, eta edozein motatako material erantsia) bereziki baloratuko da.

IKERTZAILE BAKOITZARI DAGOKION DOKUMENTAZIOA

  • Unibertsitate-titulua.
  • NAN edo AIZ.
  • Curriculum laburra.

Informazio gehiago