Web edukia bistaratu Web edukia bistaratu

Berriak

Eduki publikatzailea Eduki publikatzailea

Atzealdea

GazteArt: gazteen artean esperientzia artistikoak partekatzeko proiektua

Gipuzkoako Foru Aldundiak bultzatuta, ERASMUS+ programak gazteria-arloan eskaintzen dituen aukerak aprobetxatu nahi izan dira. Izan ere, aurten nerabeen eta gazteen sustapen-arloko hainbat proiektu aurkeztu eta onartu dira; horietako bat GazteArt egitasmoa.

2017·10·18


GazteArt,  Azpeitia-Zizurkil eta Napoles-eko gazteen arteko trukea da eta bere helburua da gazteen gaitasun artistiko-plastikoa eta  artearekiko duten ikuspegi kritikoa garatzea.

 

Horretarako, hainbat ekintza eta tailer egin dira, urriaren 9tik 15era Gipuzkoan eta beste astebetez Napolesen izango dira (2017ko abenduaren 5etik 11ra.)

Parte-hartzaileek artista ezberdinak ezagutzeko aukera izan dute eta hainbat museo bisitatu dituzte.

Haien esanetan, “esperientzia polita eta aberasgarria izan da”. Izan ere, kultura ezberdinak ezagutu, beste herrialde batzuetako gazteekin elkarlanean proiektuak garatu eta bidaiatzeko aukera izan dute.

Proiektuaren bideoa ikusi:

 

 



 

Proiektuari buruzko informazioa: Gipuzkoangazte.eus