Web edukia bistaratu Web edukia bistaratu

Berriak

Eduki publikatzailea Eduki publikatzailea

Atzealdea

Gazteak Hegoaren Bila lehiaketaren 6. edizioa

“Osasuna eskubidearen aurkako mehatxuei aurre egiten”. Izen emateko epea zabalik otsailaren 26ra arte!

2018·03·01


Euskadiko medicusmundiko hiru elkarteek dei egiten diegu bertako gazteei, Gazteak Hegoaren Bila lehiaketaren 6. edizioan parte hartzera. Helburua da gogoeta kritikoa eragitea, egin beharko diren proben bidez, desparekotasun eta bidegabekeria sozialen inguruan, eta herrialde txirotuetako errealitatea nahiz zenbait arazo global –hala nola osasun-zerbitzuak erabiltzeko aukera– hobeki ezagutaraztea.

Aurrekoetan bezala, medicusmundik talde-lana sustatzeko asmoa du.

Horregatik, 19 eta 30 urte bitarte edukita, EAEn bizi diren, ikasten duten, edo lan egiten duten gazteek lau kideko taldeak eratu beharko dituzte, eta izena eman, webgune honetan: www.jovenesenbuscadelsur.org
Beste sarien artean, Erdialdeko Amerikako herrialde batera zure taldekoekin joateko bidai bat irabazi dezakezue!

Izen emateko epea zabalik otsailaren 26ra arte!

Informazio +