Web edukia bistaratu Web edukia bistaratu

Berriak

Eduki publikatzailea Eduki publikatzailea

Atzealdea

Gazteak eta emantzipazioa: Lasarte-Oriako Gaztelekuan gazteentzako hainbat jardunaldi izango dira otsailetik aurrera

Jardunaldiaz gain tailer batzuk ere eskainiko ditu Udalak

2018·01·30


Gazteak haien kasa era egokian moldatzeko xedearekin Lasarte-Oriako Udalak hainbat jardunaldi eta tailer antolatu ditu. Otsailean hasiko dira, eta doakoak eta irekiak izango dira; hori bai, aurrez izena eman beharko da tailerretara joan ahal izateko.

Gazteak burujabe izaten laguntzeko ikastaro modukoa izango da. Gaztelekuan izango diren saioek 3 ildo nagusi izango dituzte: lana aurkitzen laguntzeko aholkuak, hipoteka eskatzerakoan jakin beharrekoak eta, azkena,  pisua partekatzeko aukerak, horren arriskuak, etab..

Tailerrei dagokienez, eguneroko etxeko lanetan trebatzen laguntzea dute helburu. Honela, besteak beste, janaria prestatzen, plantxatzen eta etxeko lanak era egokian egiten ikasiko dute.

Gazteak eta emantzipazioa: hitzaldiak, 19:00etan.

  • Otsailak 6: Hipotekak eta bankuak. Zer jakin hipoteka eskatu aurretik?
  • Otsailak 8: Zure curriculuma. Lana aurkitzea erraza(goa) da, nola bilatu badakizu
  • Otsailak 15: Emantzipatu, noiz?, nola?

Gazteak eta emantzipazioa: tailerrak, 18:00-20:00. Otsailak 22-Martxoak 22

  • Biziraupeneko sukaldaritza. Goxoa, erraza eta merkea
  • Izen-ematea: Gaztelekuan, otsailaren 19ra arte.

Informazio gehiago