Web edukia bistaratu Web edukia bistaratu

Berriak

Eduki publikatzailea Eduki publikatzailea

Atzealdea

Gazteak auzolanean programarako 2017ko hautatuak

Deialdian parte hartu dutenen artean, bi proiektu hautatu dira Gipuzkoan garatzeko: batetik, Derlan, Made in Zarautz eta bestetik, Bertsopilota egitasmoa.

2018·01·24


Gipuzkoako Foru Aldundiaren Kultura, Turismo, Gazteria eta Kirol Departamentuak diru-laguntzak eskaintzen ditu, "Izango Zara" programaren barnean, auzolanean antolatutako gazteen proiektuentzako. Lankidetzako eta boluntariotzako egitasmoen arloan ematen diren beka hauen helburua da ingurunea inplikatzen duten talde-egitasmoei laguntzea, interes publikoa duten eraldaketa sozialeko prozesuak bultzatzeko.

Deialdian parte hartu dutenen artean, bi proiektu hautatu dira Gipuzkoan garatzeko: batetik, Derlan, Made in Zarautz eta bestetik, Bertsopilota.

Hauek hautatzeko arrazoi nagusia da interes sozial edota kultural garbia dutela Gipuzkoa osoarentzat edo bertako eskualde espezifiko batentzat.

  • Derlan, Made in Zarautz: Zarauzko Basor tailerrean kokatzen da, bereziki, bertan 1954. eta 1962. urteen artean ekoiztu ziren Derlan motorren inguruan.
  • Bertsopilota: Euskal Herriko bi kirol eta kultur adierazpen bateratzen dituen ikuskizuna da: bertsoa eta pilota. Eskuzko binakako pilota partida da erdigunea, non bertsolari bakoitzak bikote baten botilero papera hartzen duen. Hona hemen Bertsopilotako egutegia: 
  • Martxoaren 9an: Añorgan (emakumeak)
  • Martxoaren 11an:  Zizurkilen (emakumeak)
  • Apirilaren 17an:  Amasa-Billabonan
  • Apirilaren 28 edo 29an: Berastegin (mistoa)
  • Maiatzaren 12an: Leaburun

Informazio +