Web edukia bistaratu Web edukia bistaratu

Berriak

Eduki publikatzailea Eduki publikatzailea

Atzealdea

Gazte lokalen fenomenoaren azterketa

Identitate Kolektiboari buruzko Ikerketa Zentroaren txosten honek Gasteizko gazte-lokalak, beren abantailak, arazoak eta izan ditzakeen irtenbideak aztertzen ditu.

2017·12·17


Vitoria-Gasteizen, beste hiri batzuetan bezala, gazte-lokalak gizarte-dinamizatzaile bilakatu dira. Horregatik, Euskal Herriko Identitate Kolektiboari buruzko Ikerketa Zentroak (CEIC/IKI) fenomeno hori aztertu zuen eta, gainera, dokumental bat egin zuen, hiriko Film Laburren “Cortada” Jaialdirako hautatua izan zena. Era berean, lanak gazte-belaunaldi berrien gizarte-konplexutasunaren berri emateko balio izan du.

Gazte-lokalen fenomenoa eraikitzean funtsezkoa izan da ostailaritzaren eta aisiako eskaintza, XXI. Mendearen hasieran euroa sartzearekin batera garestitu egin baitzen. Baina, batez ere, sustatzaile nagusia egungo gazteen lan-baldintzak, ekonomia eta bizimodua dira; izan ere, “familiarekiko mendekotasuna luzatu egiten dute”. Hala, gazte-lokelek estrategia bikoitza dute; alde batetik, aisia ekonomikoago batez gozatzeko leku gisa, eta bestetik, familia-etxearekiko nolabaiteko autonomia garatzea ahalbidetzen duen leku moduan.

*BIDEOA:  "El fenómeno de las lonjas juveniles de Vitoria-Gasteiz" dokumentalaren zati bat. CEIC-IKIk egina, http://www.laurent-legeradame.com lankidetzarekin. Dokumentala Benjamín Tejerina, María Martínez eta Diego Carbajo ikertzaileek egindako ikerketa soziologiko zabalago baten zatia da.

Iturria: planetajoven.org (2017/12/13)